Gaur egun, milaka tresna erabilgarri ditugu gure egunerokotasunerako. Horiei esker, aukera ona dago norbera ondo antolatzeko. Oso erraza da zure posta antolatuta edukitzea Gmail erabilita, zure denbora Google Calendar aplikazioarekin antolatzea, informazioa gordetzea eta partekatzea Google Driven bitartez. Zeren zain zaude?

Google Drive. Almacena y comparte tus archivosGoogle Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak

Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak

Google Drive azken aldian gehien hazi den tresnetariko bat da.Tresna horren bidez, zure fitxategiak Googleren zerbitzari batean gordeko dituzu, edozein gailutatik eskuragarri egon daitezen eta beste pertsona batzuek horiekin lan egin ahal dezaten.Ikastaroan, tresna horren hastapenak ikasiko dituzu, online fitxategiak sortu, kargatu eta partekatzeko.

Informática en la nube. Conoce qué es la nubeInformatika hodeian. Ezagutu zer den hodeia

Informatika hodeian. Ezagutu zer den hodeia

Ulertu ezazu "informatika hodeian" terminoaren esanahia, ezagutu informazioa hodeian biltegiratzearen abantailak eta desabantailak, eta ikasi Dropbox, pCloud eta Google aplikazioak erabiltzen. Ikasturtean zehar kontu bat sortzen eta zerbitzu horiek erabiltzen ikasiko duzu, zure dokumentuak eta artxiboak edozein gailutatik erabili ahal izateko.

Gmail. Mucho más que un correo electrónicoGmail. Posta-elektronikoa baino gehiago

Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago

Gmail mezularitza elektronikorako tresna bat baino gehiago da. 2004ko apirilean, Googlek Gmail (Google Mail) izeneko zerbitzu berria merkaturatu zuen eta hasiera-hasieratik, biltegiratzeko gaitasun deigarria eta gainerako posta-zerbitzuetatik bereizten zuen mezuak bistaratzeko modu berezia zituelako nabarmendu zen. Ikasi ezazu tresna hau erabiltzen oinarrizko maila batetik hasita.

Google Calendar. Gestiona mejor tu tiempoGoogle Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu

Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu

Google Calendar Googlek garatutako agenda eta egutegi elektronikoa da.Gmaileko kontaktuekin sinkronizatzeko aukera ematen du, gertaeretara gonbidatu eta gertaerak haiekin partekatzeko.Ikastaro honetan, funtzio garrantzitsuenetako batzuk ezagutuko ditugu: gertaerak gehitu, egutegia bistaratzeko moduak ikusi, beste egutegi batzuk sortu, gure gertaeretako gonbidapenak beste batzuei bidali eta egutegi bat partekatu eta ezabatu, besteak beste.