
Kudeatu zaitez Google aplikazioekin
Ikastaro honetan Googleek bere kudeaketa pertsonalerako dituen erreminta desberdinak ezagutuko ditugu. Aldi berean, bakoitzak eskaintzen dituen aukera neurrigabeak aprobetxatuko ditugu, gehien erabiltzen diren artean: Gmail, Drive, Maps eta YouTube ditugu.

Google Aplikazioak zure Smartphonean
Googlek pertsonen eguneko bizitza hobetzeko zerbitzu aukera zabala eskaintzen digu. Posta elektronikoaz gain, lekuak aurkitu ahal izango ditugu eta artxiboak edo argazkiak gorde eta partekatu.

Programa informatiko onenak jaitsi
Ezagutu aplikazioak jaisteko webgune onenak eta jaitsi itzazu segurtasunez.

Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago
Gmail mezularitza elektronikorako tresna bat baino gehiago da. 2004ko apirilean, Googlek Gmail (Google Mail) izeneko zerbitzu berria merkaturatu zuen eta hasiera-hasieratik, biltegiratzeko gaitasun deigarria eta gainerako posta-zerbitzuetatik bereizten zuen mezuak bistaratzeko modu berezia zituelako nabarmendu zen. Ikasi ezazu tresna hau erabiltzen oinarrizko maila batetik hasita.

Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu
Google Calendar ikastaroarekin zure eguneroko agenda modu errazean antolatzen ikasiko duzu. Hemendik aurrera ez zaizu hitzordu bakar bat ere ahaztuko; izan lagunekin, familiarekin edo lagunekin. Gainera, egutegi hauek zuk nahi duzun pertsonekin nola partekatu ikasiko duzu.

Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak
Google Drive azken aldian gehien hazi den tresnetako bat. Bere laguntzarekin, Googlen zerbitzari batetan gorde ahal izango dituzu zure artxiboak eta edozein ordenagailutik eskuragarri izango dira edozein pertsonak horrekin lana egin dezan. Ikastaroarekin, online bidez artxiboak sortzen, igotzen eta partekatzen ikasiko duzu.

Informatika hodeian. Ezagutu zer den hodeia
"Informatika hodeian" terminoaren esanahia ulertu. Informazioa hodeian gordetzearen abantailak eta desabantailak. Dropbox, Slideshare eta Googleren hodeia erabiltzen ikasi.