Ikastaroaren edukia

  • Orokorra

    ARRERA

    Europar Batasunak honela definitu du administrazio elektronikoa: zerbitzu publikoak eta prozesu demokratikoak hobetzeko nahiz politika publikoei ematen zaien laguntza indartzeko xedez, Administrazio Publikoetan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabiltzea eta erabilera horrek antolakuntzan aldaketak sorraraztea.

    Honako hauek dira izapide telematikoaren helburuak:

    Denborak murriztea eta kudeaketak egiteko mugitu behar izatea saihestea.

    Kostuak gutxitzea eta administrazioen efizientzia eta produktibitatea handitzea.

    Interneten konfiantza eta segurtasuna handitzea. Administrazioarekin eta beste erakunde batzuekin Internet bidez egiten ditugun transakzioek kanalak erabiltzen dituzte, eta, kanal horietan, informazioa enkriptatuta mugitzen da. Horren ondorioz, erabateko segurtasuna daukate, eta lasai asko izan dezakegu horien gaineko konfiantza.

    Izapideak digitalizatzea. Horretarako, kanpoko prozesuekiko integrazioa ahalbidetu behar da, administrazio- eta kudeaketa-prozesuei buruzko informazioa lortzeko horrela (bai lineako izapideetatik, bai lineaz kanpoko izapideetatik).

    Administrazioaren eta administrazio elektronikoa garatzeko erreferente diren enpresen arteko elkarreragina ahalbidetzea.

    Interesduna azkar eta modu eraginkorrean identifikatzea ahalbidetzea; informazio eta izapide administratiboen prozesuak azkar eta modu automatikoan egitea.

  • 1. ZER DIRA ZIURTAGIRI DIGITALAK?

    Ziurtagiri digitala dokumentu digital bat da, organismo ofizial batek egiaztatu dituen identifikazio-datuak jasotzen dituena. Gure kasuan, pertsona fisiko gisa egiaztatzen du gure nortasuna Interneten. 

  • 2. ZERTARAKO BALIO DUTE ZIURTAGIRI DIGITALEK?

    Ziurtagiri elektronikoarekin, hainbat eragiketa pribatu egin ditzakegu erakunde publikoen (besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien, Gizarte Segurantzaren edo Merkataritza Erregistroen) web-orrialdeen bidez. Gure datuak aldatzetik modu digitalean sinatzera irits gaitezke.

  • 3. ZIURTAGIRI DIGITALEN ELEMENTUAK

    Titularraren nortasuna: Titularraren datu pertsonalak (enpresa, elkargo profesionala...)

  • 4. ZIURTAGIRI DIGITAL MOTAK

    Ziurtagiri elektronikoetan, bi mota dira oinarrizkoak:

  • 5. BESTELAKO ZIURTAGIRIAK

    Ziurtapen-agintaritzak konfiantzako erakundeak dira, eta sinadura elektronikoan erabiltzen diren ziurtagiri digitalak edo ziurtagiriak igortzeko eta ezeztatzeko arduradunak dira. Juridikoki, ziurtapen-zerbitzuen emaileen kasu partikularra da.

  • 6. SINADURA ELEKTRONIKOA

    Idatziz sinatzen duzunean, nolabaiteko seriotasuna ematen diozu dokumentuari. Bestetik, testua irakurri eta ulertu duzula suposatzen da, eta, sinatzen duzunean, adostutako guztia onartzen duzula eta nolabaiteko konpromisoa hartzen duzula esan nahi du. 

  • 7. ZIURTAGIRI DIGITALAK EAEn: IZENPE

    IZENPE konfiantzako zerbitzuen emailea da; hau da, sinadura elektronikoko zerbitzuak ematen dituen erakundea da. 

  • 8. IDENTIFIKAZIO ELEKTRONIKOAK – B@K ETA B@KQ

    Elektronikoki identifikatzeko bitarteko erabilerraza da, administrazioekin telematikoki harremanetan jartzea ahalbidetzen duena.

  • 9. ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA

    Administrazio elektronikoa edo e-Administrazioa irtenbide-multzo bat da, eta, horrekin,  herritarrak eta enpresak bitarteko elektronikoen bidez jar daitezke harremanetan Administrazio Publikoekin. 

  • 10. IZAPIDE ELEKTRONIKOA EUSKADIKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEKIN

    Gobernu-, foru- eta udal-administrazioa gardenagoa eta hurbilagoa izatea da Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien eta Euskadiko udalen xede nagusietako bat. 

  • 11. EUSKO JAURLARITZA

    Eusko Jaurlaritzaren web-orrialdean, Egoitza elektronikoa izeneko atala dago. Hurrengo puntuan azalduko dugu. 

  • 12. FORU ALDUNDIAK

    Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia Ziurtagiri Digitalak

  • 13. UDALAK

    Vitoria-Gasteizko Udala, Bilboko Udala eta Donostiako Udala Ziurtagiri Digitalak

  • 14. FAKTURAZIO ELEKTRONIKOA

    Enpresa baten barruan, fakturen igortzea eta jasotzea da prozesu garrantzitsuenetako bat, izan enpresaren zerga-betebeharrak betetzeko, izan negozioan egiten diren salerosketen gaineko kontrola edukitzeko.