Ikastaroaren edukia

  • Informazio orokorra


    Zuen enpresa edo negozioak Interneten hartu duen presentziak (webgunearen, blog korporatiboaren edo merkataritza elektronikoaren bidez) legezko betebehar batzuk bete behar ditu: erabiltzaileen pribatutasuna babestetik hasi eta eskaintzen duzun zerbitzuaren informazio-bermera arte.
    Hori dela eta, beharrezkoa da Interneteko zure presentziak aplikagarria den legeriak ezarritako legezko baldintzak betetzea.
    Ikastaro honetan, gure webguneko “legezko” informazioa zuzena den edo edukia desegokia den eta erabiltzaileen edo erabiltzen dituzun argazkien egileen baimen eta adostasuna ba ote duzun egiaztatu ahal izango duzu. Gainera, zure webgunea mantentzearekin lotuta azpian dauden kontratuen inguruko bermeak ezagutuko dituzu.

    • SARRERA

      Zure negozioak Interneten presentzia badu (webgunea, blog korporatiboa edo denda elektronikoa), betebehar legal batzuk dituzu. Esaterako, erabiltzaileen pribatutasuna babestea edota eskaintzen duzun zerbitzuaren inguruko informazioa bermatzea.

      Funtsezkoa da Interneten duzun presentzia legeak ezartzen dituen baldintzen araberakoa izatea.

      Ikastaro honetan, hainbat kontu ikasteko aukera izango duzu: zure webean ageri den informazio “legala” egokia den, edukia aproposa den eta erabiltzaileen zein erabiltzen dituzun argazkien egileen baimena eta adostasuna dituzun. Zure webgunearen mantentze-lanei dagozkien kontratuen bermeen inguruan ere ikasiko duzu.

      Zehazki, honako kasuetan “lege-oharra” izaten da betebeharretako bat:

      • Enpresa bati lotutako webgune edo blog korporatiboa.
      • Diru-sarrerak baditu: zuzenean, salerosketa edo online-ordainketa barne hartzen dituen merkataritza elektronikoaren bidez; edo, zeharka, ondasunak, zerbitzuak edo informazioa eskainiz.
      • Email bidezko marketina egiten duten edo komunikazio komertziala bidaltzen duten enpresek, spammer ez bihurtzeko baldintzak topatuko dituzte lege hauetan.

      Guztiek bete behar dituzte legeak: enpresa handiek, ETE-ek zein langile autonomoek.


    • ERABILERARAKO ZEHAZTAPEN ETA BALDINTZAK

      Jarraian, checlist moduan, webean argitaratu beharreko informazio orokorra zehaztu dugu. Eta, zehatzago, lineako denda bat izanez gero agertu beharreko informazioa.


    • PRIBATUTASUN POLITIKA

      Honakoen datu-pertsonalak babesteko konpromisoa jasotzen du enpresak pribatutasun-politikan: bezeroak, hornitzaileak eta, azken finean, webgunera sartzen den edo webgunearen bidez kontsulta bat bidaltzen duen edo erregistratzen den edozein erabiltzaile.

      Gure ikastaro hau gomendatzen dizuegu: “DBEDBLO-DBAO nola egokitu zure enpresan”. Bertan, webeko pribatutasun-politikaren bidez informazioa nola helarazi azaltzeaz gain, legea goitik behera betetzea bermatzeko baldintza guztiak azaltzen ditugu.  Hau da, lege hau betetzea ez da soilik pribatutasun-politika webean argitaratzea. Badira kontuan izan beharreko beste kontu batzuk ere, baina ikastaro honetan ez ditugu landuko, gaitegiak eta denborak mugatzen baikaituzte. 


    • COOKIEEN POLITIKA

      Cookieen bidez egiten da publizitatea Interneten, besteak beste. Zure webgunera sartzen diren erabiltzaileen inguruko informazioa jasotzeko balio dute cookieek. Informazio esanguratsua jaso dezakezu, esaterako, orrialde jakin batera zenbat erabiltzaile sartzen diren. Hala, erabiltzaile horien nabigazio-ohiturak ezagut ditzakezu, eta, ondorioz, publizitate pertsonalizatuagoa eskaini.

      Publizitate digitalak balio erantsi nabarmena du herritarrentzat, kontsumitzaile gisa. Izan ere, edukia merkeago edo dohainik jasotzeko aukera eskaintzen die. Bestela esanda, lineako publizitateak ematen dituen diru-sarrerei esker, kontsumitzaileek balio handiko online-zerbitzuak jaso ditzakete.

      Aldi berean, erabiltzaileek beren ekipo terminaletan datuak gordetzeko eta berreskuratzeko gailuak erabiltzeak eragin garrantzitsua du haien pribatutasunean.

      Egoera horren ondorioz, sistema bat ezarri beharra dago erabiltzaileak gailu horien erabileraz eta erabileraren helburuez jakitun izan daitezen, eta datuen helmuga zein izango den jakin dezaten.
      IGZLk cookieen erabilera arautzen du: “Zerbitzu-emaileek datuak gordetzeko eta berreskuratzeko gailuak erabil ditzakete hartzaileen ekipo terminaletan, baldin eta, gailu horien erabilerari buruzko eta datuen tratamenduaren helburuei buruzko informazio argia eta osoa jaso ondoren, hartzaileek baimena eman badute.
      Teknikoki egiteko modukoa eta eraginkorra denean, nabigatzaileko edo beste aplikazio batzuetako parametro egokiak erabilita eman dezakete hartzaileek beren datuak tratatzeko baimena.
      Aurrekoak ez du esan nahi datuak modu teknikoan gorde edo eskuratuko direnik, soilik komunikazio elektronikoko sare baten bidez komunikazio bat bidaltzeko helburuz, edo, behar-beharrezkoa bada, hartzaileak berariaz eskatutako informazio-gizartearen zerbitzu bat eskaintzeko”.
      Hau da, artikulu honek cookieen erabilera arautzen du, baina ez cookie teknikoena (webaren funtzionamenduari atxikita daudenak, adibidez, nabigazio-hizkuntza gogoratzen dutenak), baizik eta Google Analytics, Optimezely edo Doubleclick gisako tresnetan jasotzen den informazioa emateko erabiltzen direnena.
      Datuak Babesteko Araudi Orokorrak ere, 30. kontuan hartuzkoan, cookieen teknologia aipatzen du: “Pertsona fisikoak beren gailuek, aplikazioek, tresnek eta protokoloek emandako lineako identifikadoreekin uztar daitezke, esaterako, interneteko protokoloen helbideekin, «cookie» erako saio-identifikadoreekin, irrati-frekuentzia bidezko etiketekin edo bestelakoekin.
      Horrek aztarnak utz ditzake, eta aztarna horiek identifikadore bakarrekin edo zerbitzarietatik jasotako beste datu batzuekin konbinatuz gero, pertsona fisikoen profilak sortzeko eta identifikatzeko erabil daitezke”.

      Cookieen kasuan, datu pertsonalen tratamendua dagoela esango dugu, esaterako, kasu hauetan:

      • Erabiltzailea izen batez edo email-helbide batez identifikatuta dagoenean (erregistratutako erabiltzailea).
      • Erabiltzaileak bereiztea ahalbidetzen duten identifikadore bakarrak erabiltzen direnean eta banakako jarraipena egin daitekeenean (ID edo IP).

    • KONTRATAZIO BALDINTZAK

      Webgunearen jabearen eta bertan eskainitako produktu edo zerbitzuak erosi behar dituzten pertsonen arteko kontratuaren klausulak dira kontratazio-baldintzak. Hau da, informazio hori beharrezkoa da gure webgunea lineako kontratazioetarako edo merkataritza elektronikorako erabiltzen bada.


    • NIRE WEBGUNEA NOLA BABESTU

      Zure negozioaren segurtasunerako, eta zure erabiltzaileei zein bezeroei berme eta babes handiagoak emateko, zure webgunea babesteak izan behar du zure ardura nagusia. 
      Hainbat arriskuri egin beharko diezu aurre: datu-baseen lapurreta, pishing-eraso bat egiteko zure webgunea aldatzea (webgunearen itxura aldatuz, beste enpresa baten itxura emateko) edo webgunearen edukiak manipulatzea.
      Hainbat alorretatik bermatu behar da segurtasuna, alor juridikotik eta alor teknikotik.  Jarraian, kontuan izan beharreko kontu praktiko esanguratsuenak azalduko ditugu.


    • KONTRATU EREDUAK