Ikastaroaren edukia

  • Informazio orokorra

    Mekanografia. Ikasi hutsetik

    Mekanografia ikasi nahi duzu? Teklen funtzioa ikasi eta idazteko garaian erraztasuna izan nahi duzu? Ikastaro honetan hasieratik ikasiko duzu mekanografia, oinarrizkoenetik hasi eta etengabe begiratzen ibili beharrik gabe teklatua erabili eta menderatu arte. Halaber, teklen funtzioak, eta azkar eta erraztasunez idazteko trikimailu txikiak ikasiko dituzu.
  • Sarrera

    Gai honetan mekanografiaren jatorria eta historia ikasiko dituzu, dauden teklatu- eta tekla-motak eta horiek nola erabili. Horrez gain, lehen urratsak egingo ditugu mundu honetan modu erraz eta praktikoan sartzeko.
  • GOMENDIOAK

    Gai honetan zehar mekanografia ikasteko kontuan izan behar diren gomendio batzuk ikusiko dituzu; esaterako, eskuak nola jarri eta eskumuturretan arazorik ez izateko posturarik egokiena, idazteko abiadura lortzeko teknika txikiak eta gomendio orokor batzuk.
  • Eskuen kokapena

    Gai honetan ikasiko duzu eskuak non eta nola jarri behar diren teklatuan behar bezala idazten hasteko, teklen konbinaketak modu eroso eta azkarrean nola egin eta lehen urratsak egiten lagunduko dizuten beste gauza batzuk gehiago.
  • Mekanografia ikasteko baliabideak

    Gai honetan mekanografia ikasten lagunduko diguten programak ezagutuko dituzu. Horietako bat nola instalatu ikasiko duzu, baita programa horrekin modu eraginkorrean ikasten hasteko lehen urratsak eta aholkuak ere.
  • Lerro gidaria

    Gai honetan “lerro gidaria” bezala ezagutzen den lerroan eskuak jartzen eta teklak sakatzen ikasiko duzu. Lerro gidari hori A, S, D, F, J, K, L, eta Ñ hizkiek osatzen dute eta teklatuen erdigunean dago.
  • Goiko LERROA

    Gai honetan beheko lerroan eskuak ondo kokatzen eta tekleatzen ikasiko duzu. Z, X, C, V, B, N, M letrek eta ",", ".", "-” ikurrek osatzen duten lerroa da eta lerro gidariaren behealdean dago.
  • BEHEKO LERROA

    Gai honetan beheko lerroan eskuak ondo kokatzen eta tekleatzen ikasiko duzu. Z, X, C, V, B, N, M letrek eta ",", ".", "-” ikurrek osatzen duten lerroa da eta lerro gidariaren behealdean dago.
    • AZENTUAK, MAIUSKULAK, ZENBAKIAK ETA IKURRAK

      Gai honetan teklatuko ikur bereziak nola idatzi eta erabili ikasiko duzu, idazteko teklatuen uztarketak, gehien erabiltzen diren konbinazioak eta egiteko modurik erosoena zein diren ikusiko duzu, eta modu egokian erabiltzeko aholku batzuk jasoko dituzu.
    • TESTUA MEKANOGRAFIATZEA

      Teklatuaren erabilerari dagozkion ikasgaiak ikasi eta barneratu ondoren, gai honetan testu osoa mekanografiatzen praktikatuko duzu, eta ordura arte ikusitako adibide guztiekin egindako ariketa praktikoak aurkituko dituzu.