Ikastaroaren edukia

  • Informazio orokorra

    Eduki digitalaren erabilera okerra ekiditea

    Teknologia berrien etengabeko garapenak eta hedapenak areagotu egin dute sarean partekatzen den edukiaren erabilera, eta eduki hori egile-eskubideen bitartez babestuta dago; horregatik, errespetatzea beharrezkoa da. Ikastaro honetan jorratuko dugu edukiak sortzen dituzten (Interneten bereziki) pertsonen eskubideak babesteko eta zaintzeko beharra, eta obra horien legez kanpoko erabilera eta erabilera diskriminatzailea ekiditeko moduak ikasiko dituzu.
  • Interneten argitaratzea

    Gizarte honetan, Interneten edukia ia automatikoki eta berehala sortzen da, eta sare sozialak protagonista diren honetan (informazioa kontsumitzeko aukera emateaz gain, erakunde sortzaile eta eduki-sortzaile gisa funtzionatzen dute erabiltzaileentzat) beharrezkoa da Interneten argitalpen bat egiten den garaian dauden arriskuen eta babesen gaineko oinarrizko ezagutzak izatea. Arrisku horiek eta egile-eskubidearen erabilera desegoki eta aurkakoak dituen alderdi negatiboak ikusiko ditugu.
  • Eduki sortzaileen lege babesa

    Interneten argitaratu eta zabaltzen den eduki original eta sortzailea egile-eskubidearen arauek babestu dezakete. Arau horiek sorkuntza intelektual, kultural eta informatiboetan sorkuntza, berrikuntza eta interesa sustatu eta estimulatzeko tresnak dira, informazioaren gizartea, pertsona kontsumitzaileena, kultur industriarena eta egileena garatu eta onuragarri izateko. Gai honetan ikasiko ditugu egile-eskubidearen xedapen orokorren oinarrizko inplikazioak, irismena eta mugak.
  • Eduki digitalaren legez kontrako erabilera

    Egile-eskubidea faktore gakoa da eremu digitalean berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko; izan ere, inbertsioa estimulatzen du eduki digitalen eta kalitatezkoen sorkuntzan eta ekoizpenean. Xedapen horiek betetzen ez badira, gizarte osoari egiten zaio kalte. Gai honetan ikusiko ditugu eduki digitalak gaizki erabiltzearen modalitateak, ezaugarriak eta ekiditeko bitartekoak.