Ikastaroaren edukia

  • Informazio orokorra

    Programa informatiko onenak jaitsi

    Egunero Interneten egiten den erabilera nagusienetako bat artxiboak deskargatzea da. Askotarikoak izan daitezke horiek: programak, aplikazioak, audio-artxiboak, bideoa, testu-dokumentuak, etab. Ikastaro honetan deskargak egiteko orrialde batzuen funtzionamendua ezagutuko duzu, baita programa horiek instalatzeko jarraibide batzuk ere.
    Creative commons lizentzia
  • Artxiboak deskargatzea

    Gai honetan Internetetik artxiboak deskargatzearen garrantzia ezagutuko dugu eta baita ere zergatik den garrantzitsua modu seguruan deskargatzea. Prozesua egin aurretik produktuaren informazioa lortuko dugu. Deskarga segurua eta kalitatezkoa egitean kontuan izan beharreko aholku batzuk ikusiko ditugu.
  • Microsoft Store

    Microsoft Store Microsoft-en denda digital ofiziala da. Bertan, gure Windows gailuetarako eta Microsoft-en beste produktu batzuetarako eduki-aukera zabala aurkitu eta deskargatu dezakegu, Microsoft-en zein kanpo-garatzaileen doako eta ordainpeko aplikazioak aurkitu ahal izateko.
  • Programak instalatzea

    Gai honetan urratsez urrats ikusiko dugu aurretik deskargatu dugun programa bat instalatzeko jarraitu beharreko prozesua. Urrats gutxitan ikusiko dugu gure ordenagailua, mugikorra, tableta eta abar nola pertsonalizatu, Internetetik deskargatu ditugun programarik ezagunenekin eta onenekin.
  • Deskargatzeko beste webgune batzuk

    Gai honetan, deskargatzeko hainbat web-orri ikusiko ditugu, eta horien funtzionamendua orain arte ikusi ditugun gainerako web-orrien antzekoa da. Malavida, Uptodown, CNET Download.com eta FileHippo. Orrialdeen ezaugarri batzuk ere nabarmenduko ditugu.