Ikastaroaren edukia

  • Orokorra

    LOPD

    Enpresa txikiek eta profesional autonomoek ezagutu ditzatela DPBLk jasotzen dituen printzipio, eskubide eta betebeharrak, eta, zein eratan eragiten dien eta hura ez betetzeak zein ondorio ekar diezazkiekeen ikusaraztea.

    • 1. Datu pertsonalak babestea

      Legearen helmen eta aplikazio eremuaren deskribapena: datu pertsonala, fitxategia eta tratamendua.

    • 2. DPBL-ren protagonistak

      Deskribapena, erantzukizunak eta betekizunak: Datuen gaineko titulartasuna duen pertsona, Fitxategiaren arduraduna, Tratamendu-eragilea, Datuak Babesteko Euskal Bulegoa, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia.

    • 3. Eragiten al dio DPBL-k zure enpresari?

      DPBLk enpresei nola eragiten dien eta hauek haren aplikazio eremuan nola sartzen diren hausnartzea.

    • 4. Fitxategiaren arduradunak dauzkan betebeharrak

      Enpresak informazioa eman behar dio datuen titularrari fitxategiaren helburuaz (hau da, zertarako ari diren bere datuak jasotzen). Fitxategiaren xedea muga derrigorrezkoa da haren ardura duenarentzat.

    • 5. Datuen titularrak dituen eskubideak

      Enpresarentzat garrantzizkoa da esku artean dituen datuen jabeek dauzkaten eskubideak ezagutzea, DPBLk jasotzen duen lege-babesa bermatzeko.

    • 6. Datuak lagatzea

      Datuak lagatzea (edo komunikatzea) fitxategiaren arduraduna ez den pertsona bati datua ematen zaionean gertatzen da (izan dadin lagatze hori tratamendu baterako edo kontsulta soil baterako) lagatzen denaren eta lagatakoa hartzen denaren eremu edo helburuaren baitan.

    • 7. Tratamendua eragitea

      Pertsona edo enpresa batek beste bati zerbitzua eman behar dionean eta hori egiteko honen fitxategi edo datu pertsonalak tratatu behar dituenean, ez da datu komunikazioa edo lagatzea. Baizik eta tratamendu-eragitea.

    • 8. Publizitatea

      Publizitate kanpaina pertsonalizatuak egiteak datu pertsonalen trataera eskatzen du. Azaroaren 11ko publizitatearen 34/1988 Lege orokorrak, arautzen du hura izaerarik tradizionalean, eta beste alde batetik, uztailaren 11ko 34/2002 Legeak, informazio gizartearen zerbitzuen eta salmenta elektronikoaren legeak, arautzen ditu bide elektronikoz egindako komunikazioak, -posta elektronikoa edo SMS besteak beste-.

    • 9. Kode-ereduak

      Kode-ereduak arloko edo enpresako akordio edo hitzarmen bidez bultza daitezke eta DPBLren arloan sektore jakin bateko enpresa edo profesionalek bete asmo dituzten jardunbide egokiak jasotzen dituzte

    • 10. Datuen mugimendua, nazioarte mailan

      Datuen nazioarteko transferentzian, datuak tratatzean Europako Esparru Ekonomikotik (EEE) kanpo bidaltzen dira, bai datuen lagapen edo komunikazioa bada, bai xedetzat badu espainiar lurraldean ezarritako fitxategiaren arduradunak datuak tratatzea.

    • 11. Arau-hausteak eta zehapenak

      Arau-hausteak eta zehapenak liburuak