Liburua inprimatuLiburua inprimatu

SARRERA

Gunea: KZguneako Formakuntza Plataforma
Ikastaroa: Bezeroarekiko komunikazioa: estrategiak, tresnak eta aplikazioak
Liburua: SARRERA
Nork inprimatua: Invitado
Data: astelehena, 2020(e)ko abuztuaren 10(e)an, 13:12(e)an

Eduki-taula

1. Sarrera

Izaki sozialak garenez, pertsonek komunikatzeko beharra dugu. Komunikazioaren bidez, informazioa transferitu eta ideiak trukatu edo partekatu daitezke. Horrek giza esperientzia aberasten du. Komunikazioa oso garrantzitsua da gure potentzialtasunak garatzeko.

Mikroenpresa Digitaleko ikastaro guztietan izendatzaile komun bat baldin badago, hori komunikazioa da ikuspegi desberdinetatik: merkatarietatik bezeroengana, proiektu batean elkarlanean ari den talde bateko kideen artean, komunikazioa publikoari oro har…

Gure produktibitate-ikastaroetan, sare sozial desberdinetan edo marketineko aplikazioetan, esaterako, blog, SEO, CRM… komunikazioa da ikastaroetan lantzen ditugun irtenbideek eta aplikazioek partekatzen duten ildo nagusia.

Komunikazio digitalak guztiz aldatu du negozioa egiteko modua. Orain, enpresen eta bezeroen arteko harremana ez da berdin ezartzen: lengoaiaz gain, kanalak eta hurbiltzeko modua ere aldatu da.

Ikastaro honetan, komunikazio arloan teknologiak nola laguntzen digun sakondu nahi dugu, hainbat agertokitatik: 

  • BILERAK: presentzialak edo presentzialak ez direnak; guztiz produktiboak izan daitezen zer teknologiak eta aplikaziok lagunduko diguten ezagutuko dugu.
  • BEZEROEKIKO HARREMANEAN: Bezero desberdinengana edo bezero potentzialengana hurbiltzea ahalbidetuko diguten aplikazio desberdinak gure mezua eta gure eskaintzak helarazteko eta gure negozioa sustatzeko.
  • BEZEROAREKIKO LAGUNTZA TEKNIKOAN: Ikusiko dugu on line bidezko txatek edo chatbot-ek laguntza eskaintzen lagunduko digutela bezeroak hala eskatzen digunean.
  • Eta azkenik, ikusiko dugu bezeroaren feedback-ekin nola elika gaitezkeen INKESTEN bidez: gure produktuak edo zerbitzuak eskaintzen dien asebetetzea ezagutzen lagunduko diguten zenbait tresna ezagutuko ditugu.