Liburua inprimatuLiburua inprimatu

MARKETINGA: BEZEROAREKIKO KONTAKTUA

Gunea: KZguneako Formakuntza Plataforma
Ikastaroa: Bezeroarekiko komunikazioa: estrategiak, tresnak eta aplikazioak
Liburua: MARKETINGA: BEZEROAREKIKO KONTAKTUA
Nork inprimatua: Invitado
Data: ostirala, 2020(e)ko apirilaren 3(e)an, 05:10(e)an

1. Marketinga: Bezeroarekiko Kontaktua

Jarraian, bezeroarekin harremana mantentzeko eta sustatzeko, eta zure negozioa ezagutzera emateko kontuan izan beharreko zenbait komunikazio-tresna aurkezten dizuegu.

1.1. Google My Business

Negozio orori bere enpresa-fitxa sortzeko aukera ematen dion Google tresna. Hori publikoki erakutsiko zaie dauden eremuan sektoreko negozioren baten bila ari diren erabiltzaileei.

Norbaitek Googlen jarduera komertzialarekin zerikusia duen zerbait bilatzen baldin badu, esate baterako “jatetxe asiarrak Bilbao" edo "margolaria Gasteizen", bilaketako emaitzen artean sekzio berezia agertuko zaio hitz garrantzitsu horrentzako (SEO LOCAL) garrantzitsuenak diren Google My Business-eko hiru fitxekin. 

  • Google-k posizio berezia du erreserbatuta lehen orrialdean My Business-eko fitxak erakusteko. Hori dela eta, negozioak ikusgarritasun organiko alderaezina izan dezake.
  • Negozioari buruzko informazioa erakusten du: zabaltze-ordutegiak eta egunak, webgunea, telefono-zenbakia, helbidea eta hitzordua adostu ahal izateko orrialdea. Erabiltzaileak negozioa topatzeko eta horrekin kontaktatzeko beharrezko informazio guztia du.
  • Eta beste indarguneetako bat da bezeroek negozioarekin duten esperientziari buruzko balorazioak eta aipamenak jarri ahal izatea.
  • Era berean, komunikazio-kanal bikaina da Google Maps-en bidez “mezuen” funtzionalitateari esker. App hori erabiltzaile askok erabiltzen dute bisitatzeko leku berriak topatzeko, ezagut daitezkeen esperientzia eta negozio berriak topatzeko, eta orain, galderak egin ditzakete Maps-en app-an alboko menutik, bai iOS gailuetan, bai Androiden.
google-my-business

Bestalde, Google My Business-eko profilaren barruan ARGITALPENAK atala ere topa dezakegu. Bertan, edukia argitaratu ahal izango dugu KONTU espezifikoarekin: ERRESERBATU, INFORMAZIO GEHIAGO eta abar. Horiek guztiek webgunera eramango gaituzte.
google-my-business


1.2. SMS Mezuak: Mensatek

SMSa, ekintza jakin batzuetarako gero eta gutxiago erabiltzen den arren, komunikazio-estrategiaren baitan bide garrantzitsutat jo behar duten enpresek. Agerian geratu da sms bidezko marketina dela kostuari eta emaitzari erreparatuta mekanismo eragingarriena.

- SMSak enpresako komunikaziorako kate gisa dituen abantailak.

  • Unibertsaltasuna eta bateragarritasuna: telefono mugikor guztiek jaso ditzakete SMSak. Oraindik ere badaude smartphonerik edo Interneteko konexiorik ez duten erabiltzaileak. SMSak kasu horiek ere estaltzen ditu.
  • Onarpena eta berehalakotasuna: bezeroek begi onez jasotzen dituzte enpresetako SMSak. Badakite laburrak direla (160 karaktere) eta dirua balio dutela. Horregatik, arreta jartzen dute. Ondorioz, horien irakurketa berehalakoa izaten da.
  • Kostu txikia: urteekin, gutxitu egin da SMS mezuen kostua. Oraintxe bertan, kostuari eta eragingarritasunari dagokienez, horixe da bide eragingarriena.

 

Ekimenak, hitzorduak eta abarrak gogorarazteko jakinarazpenak bidaltzeko bide bikaina da.

Mensatek da SMSen bidalketa masiboa egiteko tresna onenetako bat (Espainian kokatuta dago) eta funtzionalitate hauek biltzen ditu:

  • Kontaktuen zure zerrenda kudeatzen du.
  • Bidaltzaileak zein edukiak pertsonalizatzeko gaitasuna du.
  • Estekak sartzea ahalbidetzen du.
MENSATEK

Gainera, zure SMSko pasarela zure bezeroen sistema edo app batean txertatzeko aukera eskaintzen du, eta doako 10 mezu bidaltzeko proba ere badu.

1.3. Facebook Messenger

Aplikazio hau erabilienetako bat izatea ahalbidetzen duten ezaugarrietako bat da Facebookeko aplikazioaren aplikazio independente gisa funtzionatzen duela. Hau da, Messengerra bakarrik instalatuta izan eta jakinarazpenak jasotzen jarraitzeko auekra eskaintzen du; izan ere, telefono batzuek ez dute Facebooken aplikazio ofizialaren pisua jasaten.

Facebooken mezularitzak enpresen eta bezeroen arteko berehalako komunikaziorako bide nagusi bihurtu nahi du 2019an.

Facebook Messenger


Honako hauek egin ditzakegu tresna horren bidez:

  • Bezeroekin konektatu:
    Gure bezeroak webgunean onlineko erosketa bat egiten duenean, eskerrak emateko orrialdean, Facebook Messenger aplikazioaren bidez bere eskariaren xehetasunak kontsulta ditzakeela dioen aukera ikusiko du.
  • Mezu pertsonalizatuak bidaltzea:
    Diseinu pertsonalizatuak erabiltzea eskariaren, baieztapenaren, bidalketa-datuen, kokapenaren eta abarren inguruko informazioa bidaltzeko. Hala, bezeroek beren eskariaren inguruko informazio esanguratsu guztia toki bakarrean izan dezakete eta enpresarekin uneoro zuzeneko harremanetan egon daitezke aldaketak egiteko: artikuluak gehitzea edo entrega-helbidea aldatzea, adibidez.
  • Euskarri teknikoa eskaintzea
  • Bezeroentzat euskarri teknikoko zerbitzua denbora errealean eskaintzea. Bezero eta negozioei Facebook Messenger for Business aplikazioa erabiltzeko baimena emanez testu-mezuak, argazkiak, fitxategiak eta bideoak bidaltzeko eta jasotzeko.

 

Facebook Messenger erabiltzearen abantailak

Mundu osoan banatuta dauden 1.000 milioi pertsonak baino gehiagok berehalako komunikaziorako bide nagusi gisa Facebook Messenger erabiltzea ez da kasualitatea. Facebook Messenger erabiltzeak abantaila ugari du erabiltzaile partikularrarentzat zein enpresentzat.

  • Doako aplikazioa da.
  • Taldeko txatetan komunikatzeko aukera eskaintzen du eta horixe da erabiltzaileek gehien baloratzen duten ezaugarrietako bat.
  • Deiak planetako edozein txokotako pertsonei egiteko aukera eskaintzen du.
  • Ordenagailutik zein gailu mugikorretatik erabil daiteke.
  • Bideokonferentziak programatzeko eta egiteko oso errazak dira (baita edozein herrialdetatik ere, muga geografikorik gabe).
  • Enpresen kasuan, denda fisikoa edo teleoperadoreak izateko beharrik gabe bezeroei zerbitzua eskaintzea ahalbidetzen die.
  • Bideo- eta irudi-fitxategiak trukatzea oso erraza eta berehalakoa da, itxarote-denborarik gabea.
  • Oso espazio gutxi betetzen duen eta faktore nagusiak jasotzen dituen bertsio arina ere badago: Messenger Lite.
  • Lagunak postaren edo telefono-zenbakiaren bidez oso erraz aurkitzeko aukera eskaintzen du.
  • Erabiltzailearen kokapena partekatzeko funtzioa oso erabilgarria izan daiteke kasu batzuetan.
  • Txateko jakinarazpenak aktibatu edo desaktibatu egin daitezke, erabiltzailearen arabera.


1.4. Telegram

Telegram mezularitzako aplikazio segurua, oso bizkorra eta doakoa da. Gainera, aldi berean gailu guztietan eta sistema eragile ezberdinetan erabil daiteke, hodeian oinarrituta baitago (tableta, PCa, 1. smartphonea, 2. spartphonea, bigarren PC bat…).

Telegram

  • Edozein eratako mezuak, argazkiak, bideoak eta fitxategiak bidal daitezke (1,5 GB arteko neurrira arte).
  • 200 pertsona arteko taldeak sor daitezke (ezin hobea da lagunen, familiaren, lankideen eta abarren taldeetarako). Tresna bikaina da lantaldeak sortu eta gure taldea dinamizatzeko.
  • 5000 pertsona arteko supertaldeak (komunitate erako taldeetarako bideratuta).
  • “Norabide bakarreko” kanalak, jarraitzaile mugagabeekin.
  • Ez da zure telefono-zenbakia partekatu behar; izan ere, identifikatzeko goitizena sortu eta beste pertsona batzuk goitizenaren arabera bilatzeko aukera ematen du.
  • Botak sortzea. Telegramek aspaldi ezarri zituen botak eta dagoeneko 2.0 bertsioan dago. 

Erabilgarri dagoen komunikazio-tresna ahaltsuenetako bat da. Hasteko, erabat doakoa da; mezuak bidaltzeko kostuak doakoak dira eta bidalketak beti iristen dira hartzailearengana eta ez SPAMeko karpeta batera.

Gainera, bideoak, audioak, testua, argazkiak, kokapenak, edozein eratako fitxategiak eta abarrak bidal daitezke.



1.5. Whatsapp Business

Enpresa txikiei eta ertainei beren bezeroekin modu erraz eta eragingarrian komunikatzea ahalbidetzen dien aplikazioa da. Mezuei bizkor erantzutea, horiek automatizatea eta antolatzea ahalbidetzen duten tresnak erabiltzen ditu.

WhatsApp Business

  • App horrek gure negozioari eskain diezazkiokeen ezaugarri batzuk dira hauek:
  • Elkarrekintza: Enpresentzako WhatsApp-ak bezeroen atzeraelikadura errazten du.
  • Sare Sozial handiena: aurreikuspenen arabera, munduan 1.300 milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu hilero WhatsAppek eta horrek bezeroen eta beste kontaktu batzuen arteko Komunikazioa errazten du.
  • Berehalakotasuna: mezua bidali eta berehala entregatzen da Interneterako konexioa izanez gero.
  • Zure mezuaren egoera: mezuaren egoerak komunikazio digitala irauli zuen; izan ere, mezua atera den ala ez, jaso den ala ez, eta garrantzitsuena, irakurri den ala ez jakin daiteke.
  • Mezuen tonua: WhatsAppi esker, enpresek komunikazio-tonu goxoagoa eta gertuagokoa erabil dezakete bezeroekin profesional izateari utzi gabe.
  • Edukiaren aniztasuna: WhatsAppi esker, eduki-formatu ugari bidal daiteke. Adibidez: testua, estekak, argazkiak, bideoak eta abar.
  • Kostu baxua: doako aplikazioa da eta, horri esker, datuekin edo toki bateko WiFirako sarbidearekin komunikatzeko aukera eskaintzen du.
  • Taldeak: taldeek bezero edo audientziak segmentatzea ahalbidetzen dute baina, gainera, erabiltzaileak bizkor batera daitezke talde ugaritan.
  • WhatsApp Desktop: WhatsApp ordenagailutik erabil daiteke.
WhatsApp Business

WhatsApp Businessen funtzionalitateak
  • Enpresen profila
    WhatsApp Enpresarako aplikazioak enpresa-profila sortzea ahalbidetzen du bezeroei informazio esanguratsua erakusteko: helbidea, enpresaren deskribapena, helbide elektronkoa eta webgunea.
  • Erantzun bizkorrak
    WhatsApp Enpresarako aplikazioko erantzun bizkorrei esker, maizen erabiltzen diren mezuak berrerabili eta mezuak gorde egin daitezke. Hala, galderei bizkorrago erantzuteko aukera egoten da.
  • Mezularitzako tresnak
    Enpresarako WhatsApp aplikazioak inor ez dagoela jakinarazteko mezua eskaintzen du enpresak erantzunak eman ahal izateko inor ez duenean, bezeroek jakin dezaten noiz erantzun ahal izango duten.
  • Ongietorri-mezua.
    Enpresa bezeroei aurkezteko.
  • Mezuen estatistikak
    WhatsApp Enpresarako aplikazioari esker, enpresek mezuen inguruko estatistika garrantzitsuetara sarbidea izango dute. Adibidez:
    • Entregatutako mezu kopurua.
    • Bidalitako mezu kopurua.
    • Behar bezala irakurritako mezu kopurua.
    • Egoeren fitxa

Gero eta gehiago erabiltzen da Whatsappen azken funtzionalitate hori. Zure kontaktuekin irudiak partekatzeko balio du eta 24 orduz egoten dira ikusgai. Negozioaren inguruko une garrantzitsuenak (sustapenak eta ekitaldiak, adibidez) partekatzea da egokiena.

WhatsApp Businessen abantailak

WhatsApp Businessi esker, mezuak ordenagailutik bidali eta jaso ditzakegu. Aplikazio honen erabilera nahiko errentagarria den estrategia ari da bihurtzen. Izan ere, Whatsapp-a enpresako profil batetik administratzeko aukera eskaintzen du, Whatsapp normalaren bertsioarekiko alde eta abantaila batzuekin.

Gaur egun, Whatsappek mundu osoan 1.300 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu (Facebookek eta YouTubek bakarrik dituzte gehiago). Erabiltzaile horien % 70ek egunero erabiltzen du (teknologikoki aurreratuenak diren herrialdeetan, Espainian, esate baterako, % 98k) eta, egunean, 50 mila milioi mezu baino gehiago bidaltzen dira.

Whatsappeko erabiltzaileak ez du adin-tarte nagusirik; izan ere, adin guztiek erabiltzen dute eta nahiz eta hasiera batean 16 urterekin hasten den (horixe da Whatsappa erabiltzeko gutxieneko adina), ez dago adin-mugarik eta hirugarren adinak ere erabiltzen du aplikazio hori.

Gainera, enpresetarak Whatsappa erabiltzeak honako hauek lortzeko oso interesgarria izan daitekeen komunikaziorako kanala eskainten du:

  • Produktu edo zerbitzu berrien inguruko informazioa ematea.
  • Bezeroekin albisteen newsletterra egitea.
  • Zozketa bat bezeroen artean bizkor eta modu zuzenean hedatzea.
  • Sustapen edo beherapen berezien inguruko informazioa ematea.
  • Ekitaldi bat bultzatzea edo deialdi bat sortzea.
  • Bezeroari, langileei, banatzailee, hornitzaileei eta abarrei arreta emateko kanal gisa.
  • Erreserbak edo eskariak kudeatzeko.
Top Redes Sociales WhatsApp

App-a deskargatzea

Whatsapp Business aplikazioa ez da guztiok ezagutzen dugunWhatsappeko bertsio berbera. Horretarako, Google Store / Apple Storera joan eta aplikazioa deskargatu beharko duzu:

WhatsApp Business Google Store

Aplikazioak ia berdin-berdinak dira, baina Whatsapp Business bertsioak berrikuntza batzuk ditu.

Profil profesionala zehaztea

Whatsapp Businessen bertsio honen bidez, profila editatu eta negozioaren ezaugarri batzuk marka daitezke: negozioaren izena, negozio mota eta deskribapena, negozioaren helbidea, ordutegi komertziala, webgunea, posta elektronikoa, Whatsapp bidezko disponibilitatea eta abar.

Sandra´s Cakes
Erantzun automatizatuak

Whatsapp Businessekin, enpresako doiketak ataletik erantzun automatizatuak sor daitezke. Modu pertsonalean erantzun beharrik izan gabe, bezeroei erantzuna emateko aukera eskaintzen du.

Hauek egin daitezke:

  • Ongietorri-agurra. Mezua pertsona batek lehen aldiz idazten duenean bidaliko da.
  • Inor ez dagoela jakinarazteko mezua. Mezua pertsona batek ezarri dugun ordutegi komertzialetik kanpo idazten duenean bidaliko da.
  • Erantzun bizkorrak. Aurrez diseinatutako erantzunak idazteko konfigura daitezkeen mezuak dira. Agur esateko garaian, adibidez, sakatzean automatikoki honako hau dioen esaldia jartzeko aukera eskaintzen du: “Eskerrik asko beti gugan konfiantza izateagatik. Zure esanetara gaude beste edozein kontsultarako”.
WhatsApp Marketing: aintzat hartu beharreko alderdiak

Kontuan izan behar dira faktore hauek:

  • Kontaktuen agenda edo datu-base zabala Whatsapp Marketing-en kanpaina egin ahal izateko. Datuak Babesteko Lege Organikoa / Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legea bete behar ditu.
  • Xede den publikoaren (target) segmentazioa: Kontaktuak pertsona motaren, interesaren, konexio-orduen eta/edo aisialdiko orduen arabera antolatzea.
  • Bezero bakoitza erosi ohi digun produktu motaren arabera bereizi behar da jakinarazpenekin ez saturatzeko. Talde bakoitzeko kontaktuen muga 256koa da.
  • Hedapen-zerrendak. Ez da taldeen parekoa; izan ere, elkarrizketa bakoitza pertsonaliza daiteke horrela. Ezin hobea da bezeroekin, hornitzaileekin eta banatzaileekin negoziatzeko.
  • Whatsapp Marketingeko kanpaina zer interesekin eta zer ekintzaren bidez erabiliko den aztertzea. Zer mezu bidali nahi duzun, zer ordutan eta zer maiztasunekin pentsatu behar duzu.
  • Mezuak multimedia eta berezia izan behar du. Irakurlearengan jakin-mina sortzen saiatzeko eta, gainera, mezua biral bihurtzeko eduki ona sortu behar da.
  • Ez zaie mezuak birbidali behar azken mezuei erantzun ez dieten pertsonei (horretarako, haien elkarrekintza egiaztatzeko eta, hala, markarako komunikazio-kanal hau interesgarria den neurtzeko galderak bidali beharko lirateke).
WhatsApp Marketingen arrakasta kasuak


Pringles kanpaina

Markak urtero antolatzen duen “Campus Pringles” lehiaketa ezagunean erabili zuen. Lehiaketa hartan, hautagaiek Mr. Pringles-en mugikorrera sormen-mezua bidali behar zuten WhatsAppek eskaintzen dituen emotikonoak erabiliz, eta gero bost erronka txiki gainditu.

Hellmans
Hellman’s izeneko maionesa-etxeak tresna hori erabili zuen kontsumitzaileei esperientzia pertsonalizatua eskaintzeko.
Erabiltzaileek kanpaina horretarako sortutako webgunean erregistratu behar zuten: WhatsCook. Erabiltzaileei eskatu zieten hozkailuan zituzten produktuen argazkiak ateratzeko sukaldariek osagai haiekin presta zitezkeen errezetak eta gomendioak eskain zitzaten.

WhatsApp Business Hellmans

Persil
Kenyan egin zuten kanpainan, herrialde osoko Persilen erabiltzaileek eskatu zieten WhatsApp bidez garbiketako aholku onenak biltzen zituzten 15 segundoko bideoak bidaltzeko. Aholku onenek doako erosketa-txartelak jaso zituzten.

Klik chocolate
Txokolateen marka horrek Facebookeko jarraitzaileak beren telefono-zenbakia WhatsAppeko talde batean gehitzera gonbidatu zituen. Ondoren, irudi dibertigarriak partekatzera gonbidatu zituen. Arrakasta handia izan zuen kanpainak eta 2.000 erabiltzailek baino gehiagok gehitu zuen Klik. Gainera, haietako % 91k hartu zuen parte taldeetan. Kanpainak aurrera jarraitu zuen Facebooken, eta 1 milioi bisita baino gehiago sortu.

Heineken
Heinekenek Road to the Final kanpainan jende gehiago barneratzeko modu berritzaile bat topatu nahi zuen. Jarraitzaileek “Txapeldunak” hitza bidali behar zuten Heinekinen WhatsAppeko zenbakira, eta futbolarekin lotutako ausazko 5 galdera egiten zizkieten (Trivial jokokoak). 5 galderei erantzun zuzena emanez gero, bidaia baten zozketan parte hartzeko aukera eskuratzen zuten.

Jaguar
Marketin digitaleko kanpaina horretan, erabiltzaileak WhatsAppeko profileko bere argazkia Jaguarren modelo berriaren irudiren batekin pertsonalizatu behar zuen. Webgune batean sartu, gehien gustatzen zitzaion argazkia hautatu, WhatsAppeko profil gisa erabili eta gutxienez astebetez aktibo izan behar zuen. Trukean, markak astero zozkatzen zituen asteburuko ihesaldia edo 50 €-ko balioa zuten gasolina-txekeak eskura zitzaketen parte-hartzaileek. Helburua Jaguar XE modelo berria sustatzea zen.

WhatsApp Business Jaguar
Absolut Vodka 
Absolut bihurtu zen WhatsApp erabiltzen lehen marketako bat ‘Absolut Unique’ sustatzeko kanpainaren barruan. Botila bakoitzak diseinu esklusiboa zuen edizio mugatuko vodka-linea zen. Edizio berria merkaturatu izana ospatzeko eta ezagutaratzeko asmoz, enpresak jai esklusiboa antolatu zuen eta bi sarrera bakarrik zeuden publikoarentzat. Sarrerak irabazi ahal izateko, jendeak gezurrezko atezain bat, Sven, konbentzitu behar zuen sartzen uzteko eta Svenekin harremanetan jartzeko modu bakarra WhatsApp erabiltzea zen.
Sinestezina izan zen emaitza. 600 erabiltzaile baino gehiago jarri zen Svenekin harremanetan. Etengabeko txateko 3 egunez, 1000 irudi paregabe, bideo, audio-mezu eta proposamen lizun baino gehiago jaso zituen.

WhatsApp Businessen tresnak

MASSYPHONE 
MassyPhone ordaindutako tresna da eta Whatsappen marketineko kanpainak egitea ahalbidetzen digu; hau da, gure bezeroei edo bezero bihur daitezkeenei testu-mezuak bidaltzea.
Lehenengo eta behin, gure kontaktuak inportatu behar ditugu. Horretarako, MassyPhonek denetik duen tresna eskaitnzen du. Modu masiboan gure agenda osoa inporta dezakegu .csv fitxategian. Gainera, telefono-zenbaki bakoitzerako herrialdea zehaztu edo telefonoaren aurrezenbakiaren arabera herrialde bat esleitzeko aukera eskaintzen du. Erabiltzeko oso erraza da. Tresna horren bidez, zenbaki guztietara bidal dezakegu testu-mezu pertsonalizatua. Audioa, bideoa edo irudiak bidaltzeko aukera ere eskaintzen du eta hori guztia berehala edo programatutako aurrerapenarekin egin daiteke. Plataformak, gainera, zenbakiak egiaztatzeko zerbitzua eskaintzen du. Hala, WhatsAppa zer erabiltzailek duen zehatz-mehatz jakin dezakegu, ekintza komertzialaren eragingarritasuna hobetuz.

Plataformaren erabiltzailearen kasuan, ez da hasierako, hilerokorik edo mantentzeagatiko zordunketarik egongo. Gainera, plataformak erregistratutako telefonoen entrega-txostena jasoko du.

Mezu horiek ezin dituzte jaso legez kontrako edukiak eta kontaktuen zerrendek legeak xedatutakoaren arabera legitimatuta egon beharko dute.


WHATSAPP MARKETING
Tresna horren bidez, datu-basea inportatuta, marketineko gure kanpainak bidal ditzakegu. Atxikitako irudi edo bideoak dituzten mezu masiboak bidaltzea ahalbidetzen du, karaktereen kopuruari dagokionez mugarik gabe.
Emaitzak entregatutakoen, irakurritakoen eta ez-irakurritakoen estatikekin neur ditzakegu.
Bestalde, lehiaketak egiteko eta bezeroaren arreta eskaintzeko aukera ere eskaintzen du. Prezioari dagokionez, mezu bolumenaren arabera hainbat pakete eskaintzen du.

WhatsApp Kredituak
WHATMASSIVE
Web-plataformatik testua, irudiak, bideoak eta abar dituzten mezuak bidaltzeko aukera eskaintzen du. Espainian, 10 milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu. Bezeroari arreta emateko, salmenta osteko zerbitzua eskaintzeko, erreserbak baieztatzeko, sustapen-txartelak bidaltzeko eta abarretarako tresna ona da. Erabiltzen hasi ahal izateko, erabiltzaileak kontaktu gisa gehitu behar gaitu. Gero, harpidetzeko hautatu dugun izena idatzi beharko du eta une horretatik aurrera mezuak jasotzeko prest egongo litzateke.

1.6. Ekitaldiak antolatzea: Eventbrite

Gero eta ohikoagoa da jatetxeetan, hitzordu medikoetan, ekitaldietan eta abarretan erreserbak online egitea sare sozialen zein webgunearen bidez. Garrantzitsua da kanal hau bezeroen esku jartzea; izan ere, denbora optimizatuko dute deiak egin edo berehalako mezularitza erabili beharrik izan gabe.

Eventbrite edozein ekitalditan parte-hartzaileek izena emateko eta sarrerak saltzeko tresna soil eta fidagarria da.

Antolatzaileak bere ekitaldiak autokudeatu, gehiago saldu eta hartzaileei esperientzia paregabeak eskaintzeko aukera du.

evenbrite

Hauek dira tresna honen zenbait ezaugarri:

  • Ekintzak sortzea: e-maila edo helbide elektroniko batekin erregistratzeko eta ekitaldiak sortzen hasteko aukera ematen du.
  • Webgune bat sortzeko aukera: aurretik gure logotipoarekin, ekitaldiaren helbidearekin edo webgune batera joateko estekarekin diseinatu dugun ekitaldia bultzatzeko. Oso diseinu sinplea duen arren, sortu dugun ekitaldia erabat doan sustatzeko helburua betetzen du.
    Bistakoa den moduan, mugikorretarako egokituta dago.
  • Ekitaldia doan sustatzea: Sare sozialen bidez (Twitter, facebook, linkedin…), sortutako ekitaldia doan zabal dezakegu.
  • Gonbidapen edo sarrerak inprimatzea: sare sozialak zuretzat prestatutako diseinuarekin iritsiko dira helbide elektronikora (hau ere doakoa da). Gonbidapenak edo sarrerak QR kodea, barra-kodea, sustapen-txartela eta hartzekodun gisa identifikatzeko baliagarriak diren datu pertsonalak izaten ditu.
  • Doakoa da doako ekitaldietarako. Jaien, kongresuen, mintegien, kirol-ekitaldien eta abarren inguruko jarraipena egin daiteke.
  • Datu eta grafikoak denbora errealean:  bisiten fluxu handiena zer sare sozalek izan duen eta, hala, zure kontaktuen edo jarraitzaileen artean nola funtzionatu duen jakiteko metrikak eskaintzen ditu.
  • Gonbidatuen zerrendaren kudeaketa: hau da, izen osoekin zerrenda inprimatzea eta ekitaldirako sarbidea edo sarrera kudeatzea (zerrenda hori telefonoan eramateko aukera ere eskaintzen du).
  • Hainbat aukeraren bidez saltzea ahalbidetzen du: kreditu-txartela, paypal… hau da, gure bezero edo partaideei Internet bidez ordaintzeko aukera ematen die (gaur egun abantaila handia da hori).


Tresna horretan ekitaldi bat sortzeko, lehenengo eta behin, ekitaldiaren xehetasunak sartu beharko ditugu:

evenbrite


Eremuak betetakoan, tiket bat sortuko digu.
evenbrite Create Ticket
Azkenik, ekitaldia maketatuko dugu; hau da, forma eman beharko diogu deskribapenarekin, irudi korporatiboarekin… Amaitutakoan, erabiltzaileek beren plaza erreserba dezaten partekatu ahal izango dugun esteka emango digu.

evenbrite