Liburua inprimatuLiburua inprimatu

INKESTAK

Gunea: KZguneako Formakuntza Plataforma
Ikastaroa: Bezeroarekiko komunikazioa: estrategiak, tresnak eta aplikazioak
Liburua: INKESTAK
Nork inprimatua: Invitado
Data: ostirala, 2020(e)ko apirilaren 3(e)an, 07:13(e)an

1. Inkestak

Bezeroekin harremanak izateko beste modu bat da inkesta bidezkoa. Inkesta oso tresna erabilgarria dira; izan ere, ekitaldi, hitzaldi, bilera eta abaretako emaitzak eta parte-hartzaileengan sortu zuen inpaktua neurtzeko eta, hala, etorkizunean hobetzeko baliagarria izan daiteke.

Kontuan izan behar da zenbat eta laburragoa izan, orduan eta parte-hartzaile gehiagok beteko duela. Galdera gutxi (5 izaten da kopuru egokia), baina esanguratsuak egitea komeni da gero emaitzak ebaluatu ahal izateko.

Hauek dira azpimarra daitezkeen arloak: jarduerak, konferentziak, hizlariak, tokia eta logistikarekin lotutako guztia (izen-ematea, akreditazioa, garraioa, denboren erabilera eta abar).

Hauek izan daitezke balorazioak: bikaina, oso ona, ona, halamoduzkoa, txarra, edo sail bakoitzaren inguruan puntuak emanez erantzuteko aukera (1etik 10era bitartean). Galdera mota horiei esker, datuak jaso ondoren, modu eragingarriagoan egin ahal izango dugu neurketa.

Garrantzitsua da bukaeran iruzkinak eta egin nahi den edozein ohar idazteko eremu bat zuriz uztea; izan ere, ebaluazio kualitatiboaren bidez, inkesta orokorrean jaso ez zenuen eta parte-hartzaileren batek partekatu nahi duen alderdirik baden jakin ahal izango dugu.

Inkesta betetzen dutenek beren izen-abizenak zehaztea derrigorrezkoa den ala ez hautatu ahal izango dugu, baina, gehienetan, anonimotasunari esker, inkesta betetzen dutenak zintzoagoak izaten dira.

Garrantzitsua da inkesta guztiak bidaltzeko epemuga ezartzea eta, hala, gero informazioa prozesatu ahal izatea.


1.1. Nola prestatu inkesta bat

Webgunearen bidez zerbitzuak eskaintzen edo produktuak saltzen dituen edozein enpresari intersatzen zaio web-azterketako tresna batzuek iragarri ezin dituzten parametroak neurtzea eta zein diren asmatzea.  Egindako erosketa edo kontratatutako zerbitzu baten aurrean bezeroaren asebetetzea neurtzea: bidalketa-denbora, erosteko denda hori zergatik hautatu duen eta abar. 

Hori guztia sare sozialetako edo webguneko edozein insight-en bidez ikus daiteke. Horrela, nabarmen hobetu ahal izango da erabiltzaileek erantzundako guztia (modu positiboan zein negatiboan).

Adituen arabera, iritzi-inkesta bidaltzeko une egokiena 2 eta 5 egun geroago izaten da.

Iritzi-inkesta horretan bertan gehi daiteke sustapen-kodea edo Google My Business-eko fitxara (garrantzitsua da SEO LOCALen kasuan, iritziek posizionamendu lokala hobetzen baitute) iristeko esteka bat.

GALDERA MOTAK

Nola topatu edo ezagutu duzu gure dena? - Bezeroak negozioaren berri nola izan duen jakitea funtsezkoa izaten da bide horretatik marketineko kanpainak bultzatzeko.

Zergatik erabaki duzu gure dendan erostea? - Galdera horren bidez, produktu edo zerbitzua erostera zerk bultzatu duen jakingo dugu.

Galdera horrekin lotuta kontuan izan beharreko balorazioak:

  • Produktuaren prezioa.
  • Bidalketa-gasturik gabea.
  • Sustapen-kodea.
  • Produktua ez nuen beste inon topatzen.
  • Bezero leiala naiz.
  • Lagun baten gomendioa.
  • Iruzkin positiboak.
  • Produktuari buruzko informazioa.
  • Erosketa-prozesua gardena da.

Pozik al zaude erositako produktuekin? Kasu honetan, bezero bakoitzaren asebetetzearen batezbestekoa kalkulatu eta, guztien datuekin, asebetetze orokorraren batezbestekoa neurtu nahi dugu. Hala, bezeroaren konfiantza sendotzeko zer hobetu beharko genukeen jakingo genuke.

Galdera horrekin lotuta kontuan izan beharreko balorazioak:

  • Kalitatea
  • Bidalketa-denbora.
  • Funtzionamendua.
  • Dendak egindako deskribapenarekin bat dator.

Zein izan da erosketarekin lotutako zure esperientzia?  Ahaztu ezin daitekeen funtsezko galdera da.

  • Erraza iruditu al zaizu produktuak dendan topatzea?
  • Erraza iruditu al zaizu dendan nabigatzea?
  • Bila ari zinen artikulu guztiak topatu al dituzu?
  • Erraza eta gardena izan al da ordainketa-prozesua?
  • Zalantzarik izan baduzu… behar bezala argitu al dizkizugu? (txata, bezeroaren arreta-zerbitzua…).
  • Eskaria garaiz entregatu al dizugu?
  • Egoera onean iritsi al da eskaria?

Nola jarri nahiko zenuke jarri gurekin harremanetan? - Ez da komeni bezeroaren eta dendaren arteko edozein komunikaziorako bide albo batera uztea. Gogokoenak zein diren ikusi beharko genuke, hala sendotu eta bestela agian emango ez geniekeen arreta emateko.

  • Bezeroaren arretarako telefonoa.
  • E-maila.
  • Twitter.
  • Facebook.
  • Txata.
  • Beste batzuk.

Erosiko al zenuke berriro gure dendan/erosiko al zenituzke berriro gure zerbitzuak? - Bi erantzun posible: bai/ez.

Nori gomendatuko zenioke gure denda / zerbitzua?

  • Lagun bati.
  • Familiarteko bati.
  • Ezagun bati.
  • Ez nuke gomendatuko.

1.2. Kahoot

Hezkuntza sozial eta gamifikatuko web-zerbitzua da. Kahoot zuzentzen duen pertsonak zehatz-mehatz kontrola dezake noiz igaro hurrengo galderara eta, ondorioz, etenaldiak egin ditzake beharrezko azalpenak gehitzeko.

Lehenengo eta behin, tresnan alta eman beharko dugu, eta gero erabaki zer egin nahi dugun.

Kahoot

Zer inkesta mota egin nahi dugun hautatu eta datuak beteko ditugu.

Kahoot


Galderak gehituko ditugu (doako bertsioan, inkesta edo galdetegi bakoitzean 4 galdera bakarrik gehi ditzakegu).

Kahoot

Hor, galdera, denbora eta erantzuna gehituko ditugu.

Kahoot

Amaitzeko, nola geratu den ikusi eta partekatu egingo dugu.

Kahoot




1.3. Google Forms

Google-ren doako aplikazio horrek ekitaldian planifikatzea, galderak egitea eta, hala, beste informazio mota bat biltzea ahalbidetzen digu.

Google Forms


Aplikazioan sartutakoan, hainbat formaturen artean hautatu edo txantilioirik gabe (zuriz) egin ahal izango dugu.

Google Forms


Guk erabakitako pertsonei bidali ostean (inkestak sare sozialetan publiko moduan edo webgune batean txertatuta utz daitezke), erabiltzaileek emandako erantzunen inguruko informazioa jasoko dugu.

Google Forms




1.4. Survey Monkey

Inkestak eta galdetegiak egiteko eta datuak biltzeko tresna erabilgarria da. Survey Monkey formatua inkestetara nahiko bideratuta dago, baina galdetegi txikietarako ere erabil daiteke.

Egin behar dugun inkestaren edo galdetegiaren arabera, txantilioi eta diseinu ugari du. Sare sozialetan zein posta elektronikoaren bidez partekatzeko esteka ere emango digu. Hala, denbora errealean eskainiko dizkigu emaitzak grafikoen bidez bistaratzeko aukerarekin. Ondoren, formatu ugaritara inportatu ahal izango ditugu.

Survey Monkey