Informazio orokorra
Ofimatika tresnak - LibreOffice
LibreOffice ofimatika-pakete libreko eta kode irekiko softwarea da, DocumentFoundation-ek garatua. Tresna hau multiplataforma da: egungo edozein sistema eragiletan exekuta daiteke. Ikastaroan programa hauekin lan egingo dugu: Writer, testu-tratamenduko programa; Calc, kalkulu-orria, eta Impress, aurkezpen-editorea eta bere tresnak.
Ikastaroaren metodologia
Ikastaro hau bi bloketan banatuta dago:
- Bloke teorikoa
- Ikastaroa arrakastaz amaitzeko eduki teorikoa eta errepaso-ariketak aurki ditzakezun gaiak.
- Bloke praktikoa
- Ariketa praktikoak, ikastaroaren edukia bukatutakoan, ikasitakoa egiaztatu eta finkatzeko.
-
Irakasgaia behar bezala ulertzeko material didaktiko teorikoa.
-
Errepasatzeko ariketak, hala eskatzen duen irakasgai bakoitzaren amaieran.
-
Ariketa praktikoak.