Ikastaroaren edukia

  • Informazio orokorra

    YouTube. Bideoak ikustea baino gehiago

    YouTube gaur egungo komunikazio-kanal nagusietako bat da; bideoak partekatzeko munduko komunitate handiena. Ikastaro honetan, honako hauek egiten ikasiko dugu: gure kanala nola sortu, bideoak nola bilatu eta ikusi, eta bideoak nola erreproduzitu eta partekatu Internet bidez. Erreprodukzio-zerrendak sortzen ere ikasiko dugu, eta kanal batera nola harpidetu.
  • YouTube

    Horren inguruan, YouTubeko plataforma ezagutuko dugu: zer den eta zertarako balio duen. Bere funtzionalitate nagusiak ezagutuko ditugu, hala nola, hainbat gairi buruzko bideoak bilatu eta bistaratzea, gure kanal gogokoenetara harpidetzea, bideoak sortu eta zabaltzea, igo ditugun bideoak editatzea, beste erabiltzaile batzuekin konektatzea eta gustuko ditugun bideoak partekatzea.
  • YouTuben erregistratzea

    Gai honetan, YouTubeko orrialdera sartzeko hainbat modu aurkituko ditugu, bere webgunearen edo Googleren aplikazioen bidez. YouTuben kontu bat sortzen ere ikasiko dugu, erregistroa amaitu arte pausoz pauso ikusiko dugu eta horrela gure kontua izango dugu.
  • Lehen urratsak youtuben

    Horrekin lotuta, YouTuben saioa hasten ikasiko dugu eta, gure izena eta kanala adieraziz, gure kanala nola konfigura dezakegun ikusiko dugu. Era berean, gure kanalari profileko argazki bat nola gehi diezaiokegun ikusiko dugu, gure edukia sortu ahal izateko.
  • Youtuberen erabiltzen hastea

    Gai honetan, YouTube erabiltzen ikasiko dugu. Bideo batek dituen aukeretako bakoitza ikusiko dugu, atarian bilaketa bat nola egin ikasiko dugu, bideoak nola bistaratu eta bideo bati balorazio positiboa edo negatiboa nola eman diezaiokegun ikusiko dugu eta bideoarekin lotutako iruzkin bat nola utzi ere ikusiko dugu.
  • Erreprodukzio zerrendak

    Gai honetan, honako hauek ikasiko ditugu besteak beste: YouTuben erreprodukzio-zerrendak sortzen, sortutako erreprodukzio-zerrendan bideoak gordetzen, beste pertsona batzuek sortutako erreprodukzio-zerrendak gordetzen eta hainbat kanaletara harpidetzen.
  • Bideo bat youtubera igotzea

    Gai honetan, pausoz pauso ikasiko dugu nola igo bideo bat gure YouTubeko kanalera. Bideo bat YouTubera igotzean kontuan hartu behar ditugun gaiak ere ezagutuko ditugu: bideo-formatu mota, iraupena, tamaina, eta abar. Betiere copyright eskubideak kontuan hartu beharko ditugu.
  • Youtubeko bideo bat editatzea eta ezabatzea

    Gai honetan, YouTubek duen edizioko programa errazari esker, gure kanalera igo dugun bideo bat editatzen ikasiko dugu. Alboko barrak kanalaren edukiarekin lotuta eskaintzen dituen aukerak ezagutuko ditugu eta, azkenik, bideoak behin betikoz nola ezabatu ikusiko dugu.