Ikastaroaren edukia

  • Informazio orokorra

    Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak

    Google Drive azken aldian gehien hazi den tresnetariko bat da.Tresna horren bidez, zure fitxategiak Googleren zerbitzari batean gordeko dituzu, edozein gailutatik eskuragarri egon daitezen eta beste pertsona batzuek horiekin lan egin ahal dezaten.Ikastaroan, tresna horren hastapenak ikasiko dituzu, online fitxategiak sortu, kargatu eta partekatzeko.
  • Sarrera

    Google Driven esanahiari eta funtzioei buruzko informazio laburra.Ezagutu ezazu doako tresna hau, Google Drive, zeinak aukera ematen baitu online fitxategiak sortu, kargatu eta partekatzeko eta taldean lan egiteko, eta jakin ezazu zeintzuk diren tresna horrek dituen abantaila nagusiak.
  • Interfazea eta funtzioak

    Gai honetan, ingurunea nolakoa den eta Google Driven oinarrizko funtzioak zeintzuk diren esaten da.Ikasi dokumentu bat edo edozein fitxategi kargatzen, bai eta karpeta bat ere.Jakin fitxategi bat nola editatu, Google Driven dokumentu bat zuzenean nola sortu eta fitxategiak nola ezabatu.
  • Fitxategiak partekatzea

    Gai honetan, zure lagunekin eta senitartekoekin fitxategiak nola partekatu esaten da.Jakin ezazu Google Drivek zer aukera eskaintzen dituen fitxategiak partekatzeko.Partekatzen dituzuen fitxategiak pertsona jakin batekin edo guztiekin partekatzeri nola utzi ere azaltzen du.
  • Fitxategiak deskargatzea

    Ikasi Google Driveko fitxategi garrantzitsuak zure ordenagailuan deskargatzen.Ikus ezazu urrats errazak eta azkarrak eginez zure ordenagailuan nola deskarga daitezkeen zure fitxategi guztiak: Driven zuzenean sortu dituzunak, zurekin partekatu dituztenak, eta editatu dituzunak ere bai.