Ikastaroaren edukia

  • Informazio orokorra

    Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak

    Google Drive azken aldian gehien hazi den tresnetariko bat da.Tresna horren bidez, zure fitxategiak Googleren zerbitzari batean gordeko dituzu, edozein gailutatik eskuragarri egon daitezen eta beste pertsona batzuek horiekin lan egin ahal dezaten.Ikastaroan, tresna horren hastapenak ikasiko dituzu, online fitxategiak sortu, kargatu eta partekatzeko.
  • Sarrera

    Google Driven esanahiari eta funtzioei buruzko informazio laburra.Ezagutu ezazu doako tresna hau, Google Drive, zeinak aukera ematen baitu online fitxategiak sortu, kargatu eta partekatzeko eta taldean lan egiteko, eta jakin ezazu zeintzuk diren tresna horrek dituen abantaila nagusiak.
  • Interfazea eta funtzioak

    Gai honetan, ingurunea nolakoa den eta Google Driven oinarrizko funtzioak zeintzuk diren esaten da.Ikasi dokumentu bat edo edozein fitxategi kargatzen, bai eta karpeta bat ere.Jakin fitxategi bat nola editatu, Google Driven dokumentu bat zuzenean nola sortu eta fitxategiak nola ezabatu.
  • Fitxategiak partekatzea

    Gai honetan zure lagun eta familiakoekin fitxategi ezberdinak partekatzeko moduaz hitz egiten da. Ezagutu Google Drivek partekatzeko eskaintzen dituen aukerak. Era berean, partekatutako fitxategiak norbaitekin edo pertsona guztiekin partekatzeari nola utzi azaltzen da.
  • Deskargatu fitxategiak

    Ikasi Google Driveko fitxategi garrantzitsuak zure ordenagailura deskargatzen. Ikusi nola, urrats erraz eta azkarretan, ordenagailuan deskarga daitezkeen zure fitxategi guztiak, Driven zuzenean sortu dituzunak, zurekin partekatu dituzunak, baita editatu dituzunak ere.