Ikastaroaren edukia

  • Informazio orokorra

    Online izapideak Osakidetzarekin

    Ikasi Osakidetzako profesionalarekin aurrez aurreko edo telefono bidezko hitzordua eskatzen webgunearen bidez, erraz eta azkar. Sar zaitez osasun-karpetara zure ziurtagiri digitalarekin, Osakidetzan ditugun txostenak, tratamenduak, espezialistekiko hitzorduak eta itxaron-zerrendak kontsultatzeko.
  • Aurretiko hitzordua

    Hitzordu bat erreserbatu, kontsultatu edo bertan behera utz dezakegu, edozein lekutatik, asteko 7 egunetan eta eguneko 24 orduetan. OTI zenbakiaren eta gure jaiotze-dataren bidez edo osasun-txartel elektronikoaren bidez identifikatu behar gara.
  • Nire Osasun-karpeta I

    Osasun-karpetatik, gure ziurtagiri digitalarekin, modu seguru eta konfidentzialean kontsulta dezakegu gure osasun-informazioa: txostenak, medikazioa, hurrengo hitzorduak eta gure osasunerako interesgarriak diren edukiak. Sartu 'Nire Osasun Karpetara' eta ezagutu zerbitzuak eskaintzen dizkizun aukerak!
  • Nire Osasun-karpeta II

    Osasun-karpetatik, gure ziurtagiri digitalarekin, modu seguru eta konfidentzialean kontsulta dezakegu gure osasun-informazioa: zure medikuarekin bidalitako mezua, zure itxaron-zerrenda kirurgikoak eta eskura ditugun inkesten zerrenda kontsultatu, inprimakiak eta gure osasunerako interesgarriak diren edukietara sartu.
  • Osakidetza zure gailuan

    Gai honetan, ikasturtean zehar orain arte ikusitako guztia egiten ikasten dugu: aldez aurretik hitzordua erreserbatu gure medikuarekin, erizainarekin, kontsultatu edo hitzordu medikoak baliogabetu OTI zenbakiaren bidez. Gure txosten klinikoak ere ikus ditzakegu gure ziurtagiri digitalarekin eta modu seguruan gure gailuaren bidez.
  • NIK Patrika Digitala

    Gai honetan, NIK Patrika Digitala aplikazioa zer den eta zertarako balio duen ezagutuko dugu. Gure kartera digitalean, OTI txartela, liburutegiko txartela, irakasleen akreditazioa eta abar deskargatzen ikasiko dugu. Aplikazioaren konfigurazioa eta aplikazioak behar dituen baimenak ikusiko ditugu.
  • Jarraitu zure formakuntza KZgunearekin