Ikastaroaren edukia

  • Informazio orokorra

    Kudeatu zaitez Google aplikazioekin

    Ikastaro honetan, Googleren aplikazioak ezagutuko dituzu; hau da, beste erabiltzaileekin errazago komunikatzen eta lankidetzan aritzen laguntzen dizuten tresnen multzoa. Aplikazio hauek ikusiko dituzu: Gmail posta elektronikoa, Google Maps mapa-zerbitzua, YouTube bideo-webgunea eta Google Drive web-utilitatea.
  • Googleren aplikazioak

    Gai honetan, Googleren aplikazioak zer diren jakiteko azalpen labur bat ikus dezakegu.Googleren produktu nagusia bere bilatzailea da, baina ohartuko gara aplikazio gehiago ere badituela. Google-kontua sortzen ikasiko dugu, pausoz pauso; eta bertara nola sartzen den ere ikusiko dugu.
  • Gmail

    Gmail Googlek ematen duen posta elektronikoko doako zerbitzua da. Gai honetan, haren funtzio nagusiak ezagutuko ditugu; hala nola, mezu elektronikoak nola bidali eta jasotzen diren eta mezuak nola antolatzen eta ezabatzen diren. Mezuak nola aurkitu ikusiko dugu, eta Googleko kontaktuak nola kudeatzen diren ere ikasiko dugu.
  • Google Drive

    Google Drive Googleren doako zerbitzu bat da, fitxategiak online gorde, sortu, kargatu eta partekatzeko balio duena eta taldean lan egiteko aukera ematen duena. Dauzkan funtzio nagusiak ezagutuko ditugu: fitxategiak sortu, kargatu, editatu eta ezabatzea. Horrez gain, fitxategiak edo karpetak partekatu eta deskargatzen ikasiko dugu. Zerbitzuak zer abantaila eskaintzen dituen ere ikusiko dugu.
  • Google Maps

    Google Maps mapen web-plataforma bat da, aukera ematen diguna toki interesgarriak esploratzeko eta munduko edozein lekutako helbideak aurkitzeko. Eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak ezagutuko ditugu, hala nola tokiak bilatzea, mapan barrena nabigatzea, ibilbideak kalkulatzea, ibilbideak partekatzea... Toki interesgarriak gordetzen eta zerrendetan antolatzen ere ikasiko dugu.
  • Youtube

    YouTube bideoak partekatzeko doako zerbitzu bat da. Gure kanala sortzen ikasiko dugu. Dauzkan funtzio nagusiak ezagutuko ditugu: gustuko ditugun bideoak nola bilatu eta ikusten diren. Eta, horrez gain, bideo-aukerak ezagutu eta bideoak nola baloratu eta komentatzen diren ikusiko dugu. Erreprodukzio-zerrendak sortzen ere ikasiko dugu.
  • Praktikak egiten hasi!

    Bloke teorikoa amaitu ondoren, ikasitakoa egiaztatu eta finkatzeko prestatu ditugun ariketa praktiko batzuk egiteko ordua da.