Informazio orokorra
Kudeatu zaitez Google aplikazioekin
Ikastaro honetan, Googleren aplikazioak ezagutuko dituzu; hau da, beste erabiltzaileekin errazago komunikatzen eta lankidetzan aritzen laguntzen dizuten tresnen multzoa. Aplikazio hauek ikusiko dituzu: Gmail posta elektronikoa, Google Maps mapa-zerbitzua, YouTube bideo-webgunea eta Google Drive web-utilitatea.
Ikastaroaren metodologia
Ikastaro hau bi bloketan banatuta dago:
- Bloke teorikoa
- Ikastaroa arrakastaz amaitzeko eduki teorikoa eta errepaso-ariketak aurki ditzakezun gaiak.
- Bloke praktikoa
- Ariketa praktikoak, ikastaroaren edukia bukatutakoan, ikasitakoa egiaztatu eta finkatzeko.
-
Irakasgaia behar bezala ulertzeko material didaktiko teorikoa.
-
Errepasatzeko ariketak, hala eskatzen duen irakasgai bakoitzaren amaieran.
-
Ariketa praktikoak.