BILERA PRODUKTIBOAK

1. Bilera Produktiboak

1.2. Presentzialak ez diren bilerak

Zorionez, gero eta gehiago dira bideodeien bidez bilerak on line egitearen aldeko apustua egiten duten enpresak.

Bideodeiaren bidezko on line komunikazioa aukera ezin hobea izan ohi da ekonomikoki eta denboran aurrezteko: erakundea hornitzaileekin, bezero berriekin harremanetan jartzea ahalbidetzen du, edo distantzian lan egin ahal izatea lekuz aldatu beharrik gabe. Horrek, era berean, produktibitatea handitzea ahalbidetzen du.

Aipatutako tresnak potentzial handia du, eta egun, laneko elkarrizketak egiteko eta dagoen tokian egonda ere talentua atzemateko ere erabiltzen da, betiere, horretarako beharrezkoak diren baliabide guztiak optimizatuz.

Enpresaren komunikazio arloan, hurrengo urteetarako joera da bideokonferentzia-tresnak izatea komunikaziorako tresna erabilienetakoa.

Bideokonferentziek eskaintzen dituzten abantailek enpresa askoren arreta piztu dute, kasu askotan ETEak izan ohi dira; izan ere, bezeroekin eta beste profesionalekin bulegotik mugitu gabe komunikatzeko aukera eskaintzen diete.

Bilera ez-presentzialen edo bideokonferentzien abantailak: 

  • KOSTUAK MURRIZTEA
    Bilera asko urrunetik egin daitezke, lekuz aldatzeko denborarik eta dirurik erabili gabe. Hori, enpresa askok, oso modu positiboan baloratzen dute eta zuzenean laguntzen du emaitzetan eta produktibitatean.
  • KOMUNIKAZIO KOPURU HANDIAGOA
    Merkatuko bideokonferentzien tresnaren bat erabiltzeak dakarren erosotasunari esker, edozein enpresak bezeroekin, bazkideekin edo hornitzaileekin oso erraz komunikatzeko aukera ematen du. Era berean, horrela, beharrezkoak izanez gero, komunikazio kopurua handitzen da.
  • BEZEROAREKIN PROIEKTUEN JARRAIPEN HOBEA
    Bezeroek beti baloratzen dute beren proiektuei egindako jarraipena edo ditugun harreman profesionalak. Bideokonferentziekin, distantzia ez da arazo izaten bezeroarekin maiz aurrez aurre hitz egin ahal izateko, jarraipen egokia eskainiz eta topaketa birtualen bidez askoz ere hurbilago egonez. Zalantzarik gabe, askotan, bezeroaren asebetetzea fidelizatzeko eta hobetzeko tresna nagusi bihur daiteke.
  • LAGUNTZAILEEKIN ETA ENPLEGATUEKIN EGINDAKO PROIEKTUEN JARRAIPEN HOBEA
    Gauza bera gertatzen da egoitza nagusia ez den beste lekuetan deslokalizatuta dauden enpresako profesionalekin egiten ditugun proiektuekin ere. Bideokonferentzia-irtenbideen bidez haiekin bildu ahal izateko aukerak profesionalarekin harreman hobea izatea, proiektuaren jarraipen egokiagoa egitea eta proiektuarekiko hurbiltasun handiagoa izatearen sentsazioa izatea ahalbidetzen du.

 

NOLA EGIN BILERAK ON LINE MODU ERAGINKORREAN

Bilera fisiko batera joaten garenean bezala, on line bileretan ere, ondo atera daitezen, zenbait arlo hartu behar dira kontuan. Akats handia izan ohi da pentsatzea bideodei bidezko bilerak aurrez aurrekoak baino sinpleagoak edo prestatzeko errazagoak direla. On line bidezko bilera modu fisikoan egiten dena bezain zaila izan ohi da prestatzeko.

 

  • Ingurua: Emaiozu begirada bat inguruari. Aretoaren argiteriari edo partekatutako idazmahaiaren ordenari. Nahi ez dugun arren, gure garunak arlo horietan ipiniko du arreta eta gure erreakzioa eta bilerari buruz dugun pertzepzioa baldintzatuko dute.
  • Probak: Probatu bideoa eta audioa, egiaztatu dena eskura duzula, baita bileran zehar partekatu nahi dituzun dokumentuak ere.
  • Zaratak eta arreta galtzea: On line bidezko bileran, saihestu arreta ez galtzen. Saiatu zauden aretoan zarata karrankaririk egon ez dadin eta itzali edo isildu sakelako telefonoa.
  • Koordinatu eguneko agenda: Hasi baino lehen, bileran landu nahi dituzun gauza garrantzitsuekin gai zerrenda eskura izatea da egokiena. Horrela, gaiak “ezabatu” ahal izango ditugu eta ez duzu ezer zintzilik utziko.
  • Ez bidali dokumentuak zuzenean: Hobe da idazmahaia partekatzea eta puntu garrantzitsuenekin zuzenean komentatzea.Bileraren ostean, bildu material guztia eta multzoan partekatu.
  • Idatzi oharrak: Bileran oharrak idazteak arazoaren pertzepzioa hobetzen du eta konpontzen laguntzen du.
  • Egin bilearen plangintza: Egin landu beharreko puntuen aurretiazko plangintza.
  • Errespetatu timing-a: Ohikoa da bilerek aurrez ezarritako denbora-epea gainditzea. Bilerak 1 ordu baino gehiago ez irautea izango litzateke egokiena. 30 eta 60 minutu arteko denbora tartea da kontzentrazio eta inplikazio maila altua mantendu dezakegun denbora.
  • Dei egin beharrezko pertsonei: Benetan eraginkorra den bilera izateko eta egin beharreko zeregin zehatzen zerrendarekin, dei egin zuzenean inplikatutako pertsonei. Bileran parte hartu beharko luketen pertsonen gehieneko kopuruak ez luke 6 baino gehiagokoa izan beharko.
  • Baloratu bileraren interesa: Bilera horretan esan behar dena jakinaraz al daiteke bizkorragoa den beste bitarteko baten bidez, eta ordubetez hainbat pertsonak zereginak alde batera utzi beharrik izan gabe? Bilera asko saihestu daitezke; izan ere, interesik eta helburu argirik gabe deitzen dira.
  • Galdera eta erantzunetarako denbora: Landutako puntu bakoitzaren ostean, galdera eta erantzunetarako denbora-tarte bat ezarri, ez bileraren amaieran. Horrela, parte-hartzaileek izan ditzaketen zalantzak argitu ahal izango dituzte.
  • Bileran konprometitutako ekintzak egin: Langilea izugarri haserretzen da bileran denbora luzea igaro ostean bertan landutako ezertxo ere ez bada egiten. Guztiz desmotibagarria izatez gain, ez da batere produktiboa.