BILERA PRODUKTIBOAK

1. Bilera Produktiboak

1.6. Bilera baterako hitzordua erreserbatzea / eskatzea

Bilera edo ekimen baten aurretiazko antolaketa ezinbestekoa da parte-hartzaileen disponibilitatea izateko. Jarraian ikusiko ditugunen moduko tresnekin, errazagoa izango da bilerak kudeatzea parte-hartze baieztapenekin eta aretoaren erreserbekin.

MEETINGS.COM

Ekimenak eta bilerak planifikatzeko zerbitzuak profesionalki kudeatzeko tresna da.

MEETINGS.com

  • Bilatu lekua eta aukeratu ekimenerako aukerarik onenak.
  • Ostatatze-kudeaketa
  • Kontratuen negoziazioak
  • Parte-hartzaileen erregistro-kudeaketa
  • Konferentzien kudeaketa
  • Bilera txikiak

 Meetings


Erregistroa doakoa da. Ekimena gauzatu nahi dugun hiria aukeratu besterik ez dugu egin beharko. Ondoren, tresnak esango digu zein den aukerarik onena dei egiten zaien parte-hartzaile kopuruaren inguruan aretoa konfiguratzeko. Bestalde, ekimeneko parte-hartzaileentzako hotelean logelak erreserbatzeko aukera ere ematen digu.

RESERVIO

Tresna honen bidez, bezeroekin hitzorduak kudea daitezke webgunearen bidez modu erraz eta intuitiboan. Webgunean erreserben botoiarekin, bisitariek eskuragarri dituzten orduak kontsulta ditzakete eta bientzako egokia dena erreserbatu. 

Reservio

Bezeroarekin zuzeneko harremana eta harreman pertsonalizatua eskatzen duten negozio guztietara bideratuta dago tresna, hauetara esate baterako: mediku-kontsultak, bisitak, tourrak eta abar.

Hauek dira tresna honek eskaintzen dituen zenbait abantaila:

  • Erraztasuna eta bizkortasuna bezeroentzat eta enpresentzat, posta elektronikoa edo deiak saihestuz akordio batera iritsi arte.
  • Enpresak disponibilitate-denborak ezartzen ditu
  • Sistema automatizatua da. Hori dela eta, bezeroarenganako zerbitzu-kalitatea hobetu egingo da erantzunaren berehalakotasunari esker.
  • Gogoratzeko sistema automatizatua. Horrek hutsuneak gutxitzen ditu.

Honako hauek egin ditzakezu tresna horrekin:

  • Egutegia: hitzorduak, erreserbak eta bilerak.
  • Erreserba on line: Bezeroei erreserbak on line egiteko aukera ematen die.
  • Bezeroen administrazioa: Bezeroen ikuspegi zehatza. Era berean, fidelizazio-programa erabiltzen du. Horrek bezeroen lehentasunen eta zaletasunen oharrak hartzen ditu.
  • Parte-hartzailea: Negozioa nola doan kontrolatzen du, txosten zehatzak eskaintzen dizkigu.
  • Gogorarazpenak: Ahaztutako hitzordu kopurua murrizten du, jakinarazpenak sms eta email bidez bidaliz.
  • Integrazioak: Google Calendar, iCal, edo webgunearekin integrazioa ahalbidetzen du.

 

Tresna honek eskaintzen duen gauzarik interesgarriena webgunean ERRESERBEN KONTU bat gehitzea da. Hori dela eta, hurrengo pausoak ematen jarraitu behar da:

  • Tresnan erregistratu, negozioarekin lotutako informazio guztia betez.
  1. Sakatu “sustatu” botoian, administrazio-panelaren goiko barran.
    Reservio
  2. Aukeratu botoiaren diseinua, idatzi testua eta kopiatu urdinez markatutako kodea. Horrela sortuko da CTA (Call To Action) botoia webgunean.
    Reservio

  3. Webgunean, erreserbaren estekari testu bat ere sor diezaiokegu (2. aukera)
  4. Erreserben aplikazioa gehitu Facebookeko FAN PAGEri (3. aukera)
    Reservio
    Panel honetan konfiguratu beharko dira plataforma honen bidez erreserbatu nahi direla aurrez zehaztu ditugun ekimenak edo zerbitzuak.
SIMPLYBOOK

On line bidezko erreserba-sistema duen softwarea, web-orrialdeetarako, facebookerako eta egutegiko app-rako. Sektore guztietako enpresa txiki eta ertainentzako zerbitzuak hornitzeko on lineko hitzorduen erreserba-sistema da.

Simplybook

Hauek dira tresna honen zenbait ezaugarri:

  • Baieztapen-mezua. Bezeroak erreserba egiten duenean, horren berrespena jasoko du berehala. Mezu horrek hitzorduari buruzko informazioa du: hitzorduaren ordu zehatza, zer zerbitzu erreserbatu dituen eta norekin. Mezu honek erreserba baliogabetzeko esteka ere izan dezake. Beti hobe da bezeroei erreserbak erraz baliogabetzeko aukera eskaintzea.
  • Posta elektronikoaren gogorarazpena. Erreserbatutako zerbitzuak egin baino zertxobait lehenago, bezeroak gogorarazpen automatikoa jasoko du baieztapen- edo berrespen-mezuaren antzeko argibideekin.
  • Asebetetze-mezua. Erreserba amaitu ostean, sistemak emandako zerbitzuari buruzko iritzi-eskaera bidaliko dio bezeroari. Bezeroa gustura baldin badago, web-orrian erakutsi beharreko aipamen egokia lortuko du. Bezeroa gustura ez baldin badago, zerbitzuak hobetzeko datuak lortuko ditu.
  • Sustapen-sistema.  Sustapen-sistemak bezeroekin harremanetan mantentzeko eta haiekin negozio gehiago egin ahal izateko modua eskaintzen du.

Sustapen puntualak sor daitezke. Horiek egun jakin batzuetan soilik izango dira baliozkoak edo denbora jakin batean soilik erreserbatu daitezke.

YOU CAN BOOK ME

Aurreko tresnak bezalaxe, youcanbook.me ere erreserba-zerbitzua da eta zure APIrekin Google Calendar-en txerta daiteke. Programazio pertsonalizatuko orrialde bat eskaintzen digu bezeroek hitzorduak erreserbatzeko, zerbitzuetarako, irakaspenetarako eta abarretarako sarbidea izan dezaten.

Doako bertsioak hainbat ezaugarri ditu eta egokia da erabilera-kasu gehienetarako. Premium bertsioa eskuragarri dago egutegiko 10 $/m-ren truke.

Aplikazio honek programazioko web-orri pertsonalizatua eskaintzen digu. Horretatik, bezeroek edozein gailutan ikusi eta erreserbatu ahal izango dute aplikazioan erregsitratu beharrik izan gabe. Tresna honekin, erreserbak Google Calendarrera joaten dira zuzenean eta berrespenak email bidez egin daitezke.

Erregistroa Google Calendar-ekin egiten da eta egutegi bat soilik gehitzen da. Horrela, beste baten erregistroa egin nahi baldin bada, funtzionalitatearengatik ordaindu egin beharko da.

Dashboard