BILERA PRODUKTIBOAK

1. Bilera Produktiboak

1.7. Eskuragarritasuna

Posta elektronikoa erabiliz bilera antolatzeak nolabaiteko konplexutasunak dakartza berekin:  askotan, emailak bidali eta jaso ibiltzen gara, parte hartu behar duten alderdi guztiei ondo datorkien ordu bat erabaki arte.

Internetek gure eskura jartzen ditu hainbat tresna bilerak programatzeko, gure ordutegi-eskuragarritasunarekin esteka bat partekatuz. Horrek asko errazten du lana.

TIME ZONE NINJA

Mundu osoan bilerak programatzeko tresna.

Hauek dira jarraitu beharreko hiru pausoak: 

  1. Sartu parte-hartzaileen kokapenak eta gustuko ordutegia.
  2. Bileraren denbora optimoa topatu.
  3. Deia programatu.
TIME ZONE NINJA
Kokapenei buruzko informazioa sartu ondoren, “ninja ordua” zein den esango digu; hau da, parte hartzaile guztiek bileran parte hartu ahal izateko ordu optimoa.

DOODLE

Denen artean ezagunena den on line planifikatzailea Doodle da, bilerak, ekimenak eta abar antolatzeko hainbat dei egitea edo hainbat email edo mezu bidaltzea saihesten duen tresna automatizatu oso sinplea. Ondorioz, antolaketa hobetzen du, bai eraginkortasunari dagokionez, bai bizkortasunari eta zehaztasunari dagokionez.

Inon erregistratzeko eta programarik instalatzeko beharrik izan gabe, Doodle-ek honako hau egiteko aukera emango digu:

  • Hainbat data eta ordu proposatu.
  • Gonbidatuek aukera bat edo hainbat aukera hauta ditzateke eta aukeraketa horien inguruko aipamenak egin
  • Gonbidatuei gainerakoek hautatutakoak ikusteko aukera eman.
  • Azkenik, hitzordua ezarri, inkestaren emaitzen arabera (boto gehien jasotako data eta ordua izango dira behin betikoak).

 

Ekitaldiaren plangintza

Demagun bilera antolatu nahi dugula:

  • Lehenik, tresnan sartu beharko dugu.
  • Bertan gaudela, “doodle bat edo ekimen bat sortu “ botoia sakatu beharko dugu. Orrialdean sartu ostean, ekimenaren datu orokorrak sartu beharko ditugu: izenburua, deskribapena, oharrak, eta kokapena (Skype bide izango den, deia, Hangaouts eta abar).
Doodle


Jarraian, tresnak egutegia erakutsiko digu; bertan, proposatzen ditugun egunak markatu beharko ditugu gelditzeko data posible gisa.

Doodle

Hurrengo pantailan, gure inkestarako aukera bereziak behar ez baldin baditugu (orokorrean ez dira behar izaten), “Hurrengoa” sakatu beharko dugu ostera ere, “Basic Poll“ aukeran.
Doodle


Eta orain, gure afarira etortzea nahi dugun pertsonei gonbidapenak bidaltzea besterik ez zaigu geldituko. Doodle-ek bi bidalketa-aukera proposatzen ditu:  guk egitea edo programak berak gauzatzea. Prozesua errazagoa izan dadin, guk egiteko aukera hautatuko dugu. Horretarako, "Amaitu" botoian sakatuko dugu.
Doodle

Une horretatik aurrera, Doodle-k emaila bidaliko digu inkesta antolatzean zehaztu dugun posta-helbidera. Inkesta sortu dela azalduko digu eta horren esteka gonbidatu guztiei bidal diezaiegun gonbita egingo digu. Horixe egingo dugu jarraian: posta elektronikoa bidali dagokion estekarekin. Whatsapp bidez ere egin dezakegu (asko erabiltzen da eta prozesua bizkortzen du).

Proposamenaren bozketa

Ekitaldiaren plangintza egin ostean eta parte-hartze esteka gonbidatuei bidali ondoren, inkesta martxan izango dugu. Bakoitzak sartu eta klik egin beharko du ondoen datorkion datan eta orduan. Gainear, Doodlek gure botazioei aipamenak gehitzeko aukera ere ematen digu. Guztiek botoa eman ondoren, honelako zerbait izango dugu:

Doodle

Oso sinplea denez, Doodle oso erabilgarria izan ohi da ekimenen plangintza egin, eta hitzorduak eta bilerak antolatzeko.