MARKETINGA: BEZEROAREKIKO KONTAKTUA

1. Marketinga: Bezeroarekiko Kontaktua

1.3. Facebook Messenger

Aplikazio hau erabilienetako bat izatea ahalbidetzen duten ezaugarrietako bat da Facebookeko aplikazioaren aplikazio independente gisa funtzionatzen duela. Hau da, Messengerra bakarrik instalatuta izan eta jakinarazpenak jasotzen jarraitzeko auekra eskaintzen du; izan ere, telefono batzuek ez dute Facebooken aplikazio ofizialaren pisua jasaten.

Facebooken mezularitzak enpresen eta bezeroen arteko berehalako komunikaziorako bide nagusi bihurtu nahi du 2019an.

Facebook Messenger


Honako hauek egin ditzakegu tresna horren bidez:

  • Bezeroekin konektatu:
    Gure bezeroak webgunean onlineko erosketa bat egiten duenean, eskerrak emateko orrialdean, Facebook Messenger aplikazioaren bidez bere eskariaren xehetasunak kontsulta ditzakeela dioen aukera ikusiko du.
  • Mezu pertsonalizatuak bidaltzea:
    Diseinu pertsonalizatuak erabiltzea eskariaren, baieztapenaren, bidalketa-datuen, kokapenaren eta abarren inguruko informazioa bidaltzeko. Hala, bezeroek beren eskariaren inguruko informazio esanguratsu guztia toki bakarrean izan dezakete eta enpresarekin uneoro zuzeneko harremanetan egon daitezke aldaketak egiteko: artikuluak gehitzea edo entrega-helbidea aldatzea, adibidez.
  • Euskarri teknikoa eskaintzea
  • Bezeroentzat euskarri teknikoko zerbitzua denbora errealean eskaintzea. Bezero eta negozioei Facebook Messenger for Business aplikazioa erabiltzeko baimena emanez testu-mezuak, argazkiak, fitxategiak eta bideoak bidaltzeko eta jasotzeko.

 

Facebook Messenger erabiltzearen abantailak

Mundu osoan banatuta dauden 1.000 milioi pertsonak baino gehiagok berehalako komunikaziorako bide nagusi gisa Facebook Messenger erabiltzea ez da kasualitatea. Facebook Messenger erabiltzeak abantaila ugari du erabiltzaile partikularrarentzat zein enpresentzat.

  • Doako aplikazioa da.
  • Taldeko txatetan komunikatzeko aukera eskaintzen du eta horixe da erabiltzaileek gehien baloratzen duten ezaugarrietako bat.
  • Deiak planetako edozein txokotako pertsonei egiteko aukera eskaintzen du.
  • Ordenagailutik zein gailu mugikorretatik erabil daiteke.
  • Bideokonferentziak programatzeko eta egiteko oso errazak dira (baita edozein herrialdetatik ere, muga geografikorik gabe).
  • Enpresen kasuan, denda fisikoa edo teleoperadoreak izateko beharrik gabe bezeroei zerbitzua eskaintzea ahalbidetzen die.
  • Bideo- eta irudi-fitxategiak trukatzea oso erraza eta berehalakoa da, itxarote-denborarik gabea.
  • Oso espazio gutxi betetzen duen eta faktore nagusiak jasotzen dituen bertsio arina ere badago: Messenger Lite.
  • Lagunak postaren edo telefono-zenbakiaren bidez oso erraz aurkitzeko aukera eskaintzen du.
  • Erabiltzailearen kokapena partekatzeko funtzioa oso erabilgarria izan daiteke kasu batzuetan.
  • Txateko jakinarazpenak aktibatu edo desaktibatu egin daitezke, erabiltzailearen arabera.