MARKETINGA: BEZEROAREKIKO KONTAKTUA

1. Marketinga: Bezeroarekiko Kontaktua

1.6. Ekitaldiak antolatzea: Eventbrite

Gero eta ohikoagoa da jatetxeetan, hitzordu medikoetan, ekitaldietan eta abarretan erreserbak online egitea sare sozialen zein webgunearen bidez. Garrantzitsua da kanal hau bezeroen esku jartzea; izan ere, denbora optimizatuko dute deiak egin edo berehalako mezularitza erabili beharrik izan gabe.

Eventbrite edozein ekitalditan parte-hartzaileek izena emateko eta sarrerak saltzeko tresna soil eta fidagarria da.

Antolatzaileak bere ekitaldiak autokudeatu, gehiago saldu eta hartzaileei esperientzia paregabeak eskaintzeko aukera du.

evenbrite

Hauek dira tresna honen zenbait ezaugarri:

  • Ekintzak sortzea: e-maila edo helbide elektroniko batekin erregistratzeko eta ekitaldiak sortzen hasteko aukera ematen du.
  • Webgune bat sortzeko aukera: aurretik gure logotipoarekin, ekitaldiaren helbidearekin edo webgune batera joateko estekarekin diseinatu dugun ekitaldia bultzatzeko. Oso diseinu sinplea duen arren, sortu dugun ekitaldia erabat doan sustatzeko helburua betetzen du.
    Bistakoa den moduan, mugikorretarako egokituta dago.
  • Ekitaldia doan sustatzea: Sare sozialen bidez (Twitter, facebook, linkedin…), sortutako ekitaldia doan zabal dezakegu.
  • Gonbidapen edo sarrerak inprimatzea: sare sozialak zuretzat prestatutako diseinuarekin iritsiko dira helbide elektronikora (hau ere doakoa da). Gonbidapenak edo sarrerak QR kodea, barra-kodea, sustapen-txartela eta hartzekodun gisa identifikatzeko baliagarriak diren datu pertsonalak izaten ditu.
  • Doakoa da doako ekitaldietarako. Jaien, kongresuen, mintegien, kirol-ekitaldien eta abarren inguruko jarraipena egin daiteke.
  • Datu eta grafikoak denbora errealean:  bisiten fluxu handiena zer sare sozalek izan duen eta, hala, zure kontaktuen edo jarraitzaileen artean nola funtzionatu duen jakiteko metrikak eskaintzen ditu.
  • Gonbidatuen zerrendaren kudeaketa: hau da, izen osoekin zerrenda inprimatzea eta ekitaldirako sarbidea edo sarrera kudeatzea (zerrenda hori telefonoan eramateko aukera ere eskaintzen du).
  • Hainbat aukeraren bidez saltzea ahalbidetzen du: kreditu-txartela, paypal… hau da, gure bezero edo partaideei Internet bidez ordaintzeko aukera ematen die (gaur egun abantaila handia da hori).


Tresna horretan ekitaldi bat sortzeko, lehenengo eta behin, ekitaldiaren xehetasunak sartu beharko ditugu:

evenbrite


Eremuak betetakoan, tiket bat sortuko digu.
evenbrite Create Ticket
Azkenik, ekitaldia maketatuko dugu; hau da, forma eman beharko diogu deskribapenarekin, irudi korporatiboarekin… Amaitutakoan, erabiltzaileek beren plaza erreserba dezaten partekatu ahal izango dugun esteka emango digu.

evenbrite