BEZEROARI ZUZENDUTAKO LAGUNTZA

1. Bezeroari Zuzendutako Laguntza

1.3. Chatbot-ak

Chatbot programa informatikoaren bidez, elkarrizketa bat izan dezakegu informazioa edo ekintza bat egiteko eskatzeko.

Adibidea: “Gaur egun, norbaitek Asos bidez oinetakoak erosi nahi baditu, webgunera sartu, bila ari den hori aurkitu eta erosi egin behar du. Baina, zer gertatuko litzateke Asosek bot bat balu? Nahikoa litzateke Facebook bidez markari mezua bidaltzea eta zer nahi dugun esatea. Gainera, neurrien inguruko zalantzarik izanez gero, gure arazoaren inguruko kontsulta ahal izango genioke”.

Chatbotek adimen artifizialeko sistemak biltzen dituzte. Ondorioz, denborarekin, gure gustu eta lehentasunak zein diren ikasteko aukera dute. 

Chatbot-ak


SNACHTBOT

Tresna honen bidez, chatbot bat sor dezakegu A-tik Z-ra arte, eskaintzen dugun zerbitzuaren arabera pertsonalizatu eta webgune batean konfiguratu. Webgunearen beheko eskuinaldean azaltzen den botoia jar diezaiokegu, berehalako mezularitza bihurtu gainean klik egitean edo esteka gisa jarri, fitxa berri batean chatbot-ekin txata irekiz. Plataformak, gainera, chatbotak sare sozialetan hedatzeko aukera eskaintzen du: Facebook Messenger, fan page, SMS eta Slack bidez.

Oso erraza da webgunean integratzea: chatbotaren HTML kodea kopiatu beharko zenuke zure webguneko kodean eta fitxa berri batean irekitzen den mezularitzarako, beharrezkoa da zure webgunean orrialde horretara joateko esteka jartzea.


CHATFUEL

Tresna honen bidez, programazio-beharrik gabe, 10 minutuan era dezakegu chat bot oso bat.

  • Baliabideak: Chatfuelek albisteak bidaltzeko, clipping-ak egiteko eta irakurleak informatuta izateko gai diren botak egitea ahalbidetzen du.
  • Avatar pertsonala: zeure buruari buruzko galderei erantzungo dien bota sortu, portfolioa aurkeztu eta abar egin dezakezu.
  • eCommerce: produktuak erosteko bot bat eraikitzeko beharrezkoa den teknologia eskaintzeko gai da.
  • Bezeroaren arreta: zure webgunean zure bezeroei erantzunak emateko gai diren txatak sor ditzakezu.