INKESTAK

1. Inkestak

1.1. Nola prestatu inkesta bat

Webgunearen bidez zerbitzuak eskaintzen edo produktuak saltzen dituen edozein enpresari intersatzen zaio web-azterketako tresna batzuek iragarri ezin dituzten parametroak neurtzea eta zein diren asmatzea.  Egindako erosketa edo kontratatutako zerbitzu baten aurrean bezeroaren asebetetzea neurtzea: bidalketa-denbora, erosteko denda hori zergatik hautatu duen eta abar. 

Hori guztia sare sozialetako edo webguneko edozein insight-en bidez ikus daiteke. Horrela, nabarmen hobetu ahal izango da erabiltzaileek erantzundako guztia (modu positiboan zein negatiboan).

Adituen arabera, iritzi-inkesta bidaltzeko une egokiena 2 eta 5 egun geroago izaten da.

Iritzi-inkesta horretan bertan gehi daiteke sustapen-kodea edo Google My Business-eko fitxara (garrantzitsua da SEO LOCALen kasuan, iritziek posizionamendu lokala hobetzen baitute) iristeko esteka bat.

GALDERA MOTAK

Nola topatu edo ezagutu duzu gure dena? - Bezeroak negozioaren berri nola izan duen jakitea funtsezkoa izaten da bide horretatik marketineko kanpainak bultzatzeko.

Zergatik erabaki duzu gure dendan erostea? - Galdera horren bidez, produktu edo zerbitzua erostera zerk bultzatu duen jakingo dugu.

Galdera horrekin lotuta kontuan izan beharreko balorazioak:

  • Produktuaren prezioa.
  • Bidalketa-gasturik gabea.
  • Sustapen-kodea.
  • Produktua ez nuen beste inon topatzen.
  • Bezero leiala naiz.
  • Lagun baten gomendioa.
  • Iruzkin positiboak.
  • Produktuari buruzko informazioa.
  • Erosketa-prozesua gardena da.

Pozik al zaude erositako produktuekin? Kasu honetan, bezero bakoitzaren asebetetzearen batezbestekoa kalkulatu eta, guztien datuekin, asebetetze orokorraren batezbestekoa neurtu nahi dugu. Hala, bezeroaren konfiantza sendotzeko zer hobetu beharko genukeen jakingo genuke.

Galdera horrekin lotuta kontuan izan beharreko balorazioak:

  • Kalitatea
  • Bidalketa-denbora.
  • Funtzionamendua.
  • Dendak egindako deskribapenarekin bat dator.

Zein izan da erosketarekin lotutako zure esperientzia?  Ahaztu ezin daitekeen funtsezko galdera da.

  • Erraza iruditu al zaizu produktuak dendan topatzea?
  • Erraza iruditu al zaizu dendan nabigatzea?
  • Bila ari zinen artikulu guztiak topatu al dituzu?
  • Erraza eta gardena izan al da ordainketa-prozesua?
  • Zalantzarik izan baduzu… behar bezala argitu al dizkizugu? (txata, bezeroaren arreta-zerbitzua…).
  • Eskaria garaiz entregatu al dizugu?
  • Egoera onean iritsi al da eskaria?

Nola jarri nahiko zenuke jarri gurekin harremanetan? - Ez da komeni bezeroaren eta dendaren arteko edozein komunikaziorako bide albo batera uztea. Gogokoenak zein diren ikusi beharko genuke, hala sendotu eta bestela agian emango ez geniekeen arreta emateko.

  • Bezeroaren arretarako telefonoa.
  • E-maila.
  • Twitter.
  • Facebook.
  • Txata.
  • Beste batzuk.

Erosiko al zenuke berriro gure dendan/erosiko al zenituzke berriro gure zerbitzuak? - Bi erantzun posible: bai/ez.

Nori gomendatuko zenioke gure denda / zerbitzua?

  • Lagun bati.
  • Familiarteko bati.
  • Ezagun bati.
  • Ez nuke gomendatuko.