ZER DA CANVA?

Zer da Canva?

1. Sarrera

Canva.com EZ da argazkilaritza ukiturako tresna, mezu bat komunikatzeko irudiak konposatzeko baizik: kartela, kanal sozialetarako irudi bat, logotipoa, txostena… Onlineko tresna da, nabigatzaile osoak dituzten gailuetarako eskuragarria.

Canva interfaze erakargarria eta erabiltzeko erraza duen diseinu grafikorako tresna da, edonoren eskura dagoen funtzio anitzeko web-orria. Zure lagun eta bezeroekin partekatzeko nahi duzun edukia diseinatzeko aukera ematen dizuna.

Oso denbora gutxian, marketing, blogari eta enpresa txikien jabeentzako beharrezkoa bihurtu den tresna da. Nahiz eta abantailarik handiena “diseinatzaile ez direnek” beren helburuak gauzatzeko edukiak sortzeko aukera ematen duela izan.

Canva negozioetarako erabiltzeko era nagusia bezeroak mantentzeko eta bezero potentzialak erakartzeko eduki erakargarria sortu eta publikatzea da. Zabaldu nahi duzun estiloa adierazten duten irudiak, tipografiak eta koloreak hautatu besterik ez duzu.

  • Doako txantiloi asko eta zure diseinu grafikoak sortzeko erabil dezakezun interfaz erraza ditu.
  • Txantiloi gehiago dituen “pro” bertsioa ere eskuragarri dago.
  • Canva iPaderako doako aplikazio gisa jaitsi dezakezu eta Wordpresserako plugina dauka, blogarekin lotzeko.

Canva