KONTUA SORTU, IZENA EMAN ETA KONFIGURAZIOA.

KONTUA SORTU, IZENA EMAN ETA KONFIGURAZIOA

1. Sarrera

KONTUA SORTU, IZENA EMAN ETA KONFIGURAZIOA

Canvan izena emateko hiru era daude:

  • Facebook
  • Google
  • Posta elektronikoa

Hiru aukeretako baten bidez logeatu ondoren, zure diseinu guztiak profil horretan gordeko dira, beraz, izen eman duzun era gogoratzea garrantzitsua da.

Gomendio gisa, Facebook bidez logeatuz gero, profileko argazkiak baliatu ahal izango dituzu zure sorkuntzetarako.

DOAKO planak honakoak dakartza:

  • Diseinuak antolatzeko bi karpeta aukeran.
  • Lagunarteko diseinuak: taldeko 10 partaidera artekoak.
  • Amaitutako argazki eta diseinuak gordetzeko GB 1eko memoria.
  • 8.000 txantiloi erabiltzeko aukera.
  • Zure irudiak igotzeko aukera.
  • Argazkiak erosteko aukera dago. Bakoitzak 1$ balio du.

Gainera, hilabeteko 12.95 $eko ordainketa plana edo enpresentzako plan berezia ere eskuragarri dituzu.

LORDAINDUTAKO bertsioan honakoak sartzen dira:

  • Diseinuentzako nahi adina karpeta.
  • Hondo gardena duten irudiak gordetzeko aukera.
  • Lagunarteko diseinuak: taldeko 50 partaidera artekoak.
  • Argazki eta aktiboak gordetzeko nahi adina memoria.
  • Sortu ondoren diseinuak aldatzeko aukera.
  • Iturri pertsonalizatuak igotzeko aukera.
  • Koloretako paletetan pilatu eta gorde ditzakezu.
  • Argazkiak bilatzeko sistema hobetua.
  • Diseinatzaileen laguntza plataforma.

KONTUA SORTU, IZENA EMAN ETA KONFIGURAZIOA<