FITXATEGIAK IGO

FITXATEGIAK IGO

1. Sarrera

Ezkerreko azken atala izan daiteke tresnarik erabilgarriena, kanpoko fitxategi edo iturri bateko argazkiak igotzeko aukera ematen baitu. Facebookeko (sarearen bidez logeatuz gero) edo Google Driveko argazkiak igotzeko aukera ere badago.

Honela Canvaren barneko baliabideak eta beste web edo doako irudi-banku batzuetakoak elkar ditzakezu.

FITXATEGIAK IGO

Hiru irudi mota igo ditzakezu:

  1. FITXATEGIAREN BIDEZ: ordenagailuko argazkiak igo. Irudiaren fitxategia dugun karpetatik.

    FITXATEGIAK IGO

  2. EROSITAKO IRUDIAK: Canvako irudi-bankuan erositako irudiak.

    FITXATEGIAK IGO

  3. FACEBOOK: Facebookeko profilean gordetako irudiak. Aukera hau soilik Facebook kontuaren bidez logeatzen dutenentzat dago eskuragarri.

    FITXATEGIAK IGO

Canvan aldatzeko irudi bat igotzeko, honako pausu hauek jarraitu behar dira:

  1. Irudia igotzeko era hautatu behar da; kasu hoentan, “fitxategiaren bidez” hautatu dugu doako irudi-banku bateko irudia aurrez gure ordenagailuan gorde baitugu.

    FITXATEGIAK IGO

  2. Irudia txantiloira eraman eta tamaina aldatuko diogu (txantiloia baino txikiagoa bada). Pixelatu ez dadin, kalitate onekoa izatea beharrezkoa izango da.

    FITXATEGIAK IGO

  3. Testua hautatu eta irudiaren gainera eramango dugu. Sistemak geruzak baliatzen ditu, beraz beti geratuko da bigarren elementua lehenaren gainetik.

    FITXATEGIAK IGO

  4. Testuaren letra-estiloak aldatu eta gardentasuna kenduko diogu.

    FITXATEGIAK IGO