IRUDI-BANKUA, TIPOGRAFIAK ETA DOAKO BEKTOREAK

IRUDI-BANKUA, TIPOGRAFIAK ETA DOAKO BEKTOREAK

1. Sarrera

Erabil ditzakezun irudiak autoreak berak idatziz baimendu dizkizunak edo Creative Commons lizentzia dutenak dira.Creative Commons irabazi-asmorik gabeko elkartea da; hain zuzen ere, “eskubiderik gabeko” lizentziak sortuz, autoreak (argazkilariak, bideo-editoreak, idazleak nahiz sorkuntza-pieza ororen sortzaileak izan) “doan” zabaltzeko helburua du.

Creative Commons Lizentzia mota asko dago, batzuk erabilera pertsonal baina ez komertzialerako prestatuak dira, beste batzuk erabilera pertsonal nahiz komertzialerako baina esleipen bidez (autorearen izena sartu eta esteka bidali behar zaio), badira moldatzeko aukerarik ematen ez dutenak ere.

Lana errazteko, egokiena honako irudi mota erabiltzea da:

Autoreak idatziz baimendu dizkizunak: email bidez, Flickreko mezuen erretiluaren bidez,... Kontua idatziz (era birtualean nahiz paperean) baimena izatea da.

Creative Common CC0 Lizentzia dutenek.

Zer da CC0 lizentzia?

CC0 lizentzia erabilera publikorako Creative Common Lizentzia da, hau da, Eskubiderik gabekoa. Honakoetarako aukera ematen du:

  • Erabilera pertsonal edo komertzialerako baliatzeko.
  • Kopiatzeko, aldatzeko edo partekatzeko.
  • Hau guztia, baimenik eskatu edo eman beharrik gabe.
  • Laburtuz, nahierara erabil dezakezu, erabilera publikorako gaitua izan baita.

Doako irudi-bankua:

  • STOKPIC: erabateko irudi-bankua da; izan ere, kalitate altuko irudiak, sormen maila altua, hazkunde mailakatu eta etengabea (10 argazki berri 2 astean behin), argazkiak bilatzeko eta erabiltzeko erraza izateko sortua izateaz gain, muga bakarreko erabilera publikorako Creative Common lizentzia dauka: nahierara erabil ditzakezu, baina ezin dira partekatu.

    IRUDI-BANKUA, TIPOGRAFIAK ETA DOAKO BEKTOREAK

  • PEXELS: - doako irudi-banku paregabea, Pexels zerbitzuari 5 argazki gehitzeko aukera ematen dion argazkilari-komunitate zabalak osatzen baitu. Irudi guztiek erabilera publikorako Creative Common 0 (CC0) Lizentzia daukate.

    IRUDI-BANKUA, TIPOGRAFIAK ETA DOAKO BEKTOREAK

  • FLICKR: - doako irudi-banku honetan garrantzitsua da argazkiak bilatzerakoan "Erabilera komertzialerako eta modifikatzeko erabilgarri" aukera edo “Ezagutzen diren autore eskubideen mugarik gabekoak” hautatzea, horrela, erabil daitezkeen edo ez jakiteko denbora aurreztuko duzu. Hori “edozein lizentzia” sailean egin dezakezu, gezian sakatu eta adierazitako bi aukerak hautatu.

    IRUDI-BANKUA, TIPOGRAFIAK ETA DOAKO BEKTOREAK

Tipografiak:

  • DAFONT: web honek ia 30.000 tipografia gaika sailkatu eta bakoitzaren lizentzia mota zehazten du: erabilera pertsonalerako doakoa, donationware…

    IRUDI-BANKUA, TIPOGRAFIAK ETA DOAKO BEKTOREAK

  • GOOGLE FONTS: Googlek plataforma bikaina dauka, doako tipografia webetan edo beste edozein lanetan erabiltzeko.

    IRUDI-BANKUA, TIPOGRAFIAK ETA DOAKO BEKTOREAK

  • FONT RIVER: erabilera pertsonalerako doako tipografiak dituen web-orria. Hala ere, lizentziak tentuz begiratu behar dira, batzuk Shareware baitira.

    IRUDI-BANKUA, TIPOGRAFIAK ETA DOAKO BEKTOREAK

Doako bektoreak:

  • FREEPIK: - eskubiderik gabeko irudi-bankua da eta bektoreak, zeinuak eta PSD txantiloiak ere badauzka.

    IRUDI-BANKUA, TIPOGRAFIAK ETA DOAKO BEKTOREAK

    IRUDI-BANKUA, TIPOGRAFIAK ETA DOAKO BEKTOREAK

    IRUDI-BANKUA, TIPOGRAFIAK ETA DOAKO BEKTOREAK

  • PIXABAY: doako bektoreen bankua.

    IRUDI-BANKUA, TIPOGRAFIAK ETA DOAKO BEKTOREAK

  • VECTORIZADOS: doako bektoreen bankua.

    BANCOS DE IMÁGENES, TIPOGRAFÍAS Y VECTORES GRATUITOS