GOMENDIOAK

GOMENDIOAK

1. Sarrera

Irudiak .png formatuan eta garden igo. Horrela, diseinuaren gainean lan egin eta beste kolore batzuetako mugak eta markoak saihestuko dituzu.

Irudiak aldatzeko trikimailu eta gako gehiago:

Diseinuei ukitu profesionala emateko elementu gehiago dituzu erdiko gunean. Hona hemen non dauden eta nola erabil daitezkeen irudiari sakontasuna, egonkortasuna eta berdintasuna emateko.

  • IRUDIAN ESTEKA TXERTU: gezia hautatu (irudian ikus daiteke) eta "esteka” sakatu irudiari url pertsonalizatua gehitzeko. Izen bereziei, curriculumari, web-orriei edo posta elektronikoei estekak gehitzeko oso erabilgarria. Honela, irudian sakatzean gehitu diozun estekara eramango zaitu.

    GOMENDIOAK

  • PERTSONALIZATUTAKO TAMAINAK ERABILI: Canvak sare sozialetarako, blogetarako, dokumentuetarako,… txantiloiak eskaintzen dizkizu, baina aldi berean, px, mm eta in erabiliz zuk hautatutako tamainako irudia sortzeko aukera ere ematen dizu.

    GOMENDIOAK

    GOMENDIOAK

  • LERROKATZEA: zeinu edo testu bat hautatu eta zuzenean ezkerrean, erdian nahiz eskuinean hautatzeko aukera ere baduzu. Canvak gainera, elementu guztiak erdiguneratuak dauden esango dizuten espazio-gidak dakartza

    GOMENDIOAK

  • DISEINUAK PERTSONALIZATU: eskuin goialdean, Canvak x izeneko etiketa (hautatu duzun txantiloiaren araberakoa) sortuko du berez. Proiektu guztiak antolatzeko, gomendagarria da lan bakoitza pertsonalizatu eta izen bat jartzea. Horrela, tamaina berarekin diseinatzen jarraitu nahi baduzu berreskuratu ahal izango dituzu.

Izenbururik gabeko diseinua.

GOMENDIOAK

Etorkizunean editatu nahi bazenitu ere, garrantzitsua da diseinuak izendatzea.

GOMENDIOAK

Hemen gordetzen dira zure diseinuak eta nahi duzunean moldatzeko berreskuratu ditzakezu.

GOMENDIOAK

  • TESTU AUKERAK: gainerako botoiekin batera dago testua letra larriz jartzeko aukera ematen duen “Letra larriz”. Beherago “Testuaren tartea” aukera dago, hitzen arteko hizkien distantzia doitzeko.

    GOMENDIOAK

  • GARDENTASUNA: hautatutako testu edo irudiaren gardentasun maila aldatzeko balio du. Nabarmendu nahi ez diren zatiak lausotuz lortzen den emaitza ikustea da gakoa.

    GOMENDIOAK

  • GERUZAK AURRERA ETA ATZERA ALDATU: : “Atzera” botoiaren bidez geruzak atzera eramango ditugu eta “Aurrera” erabiliz, aurrera. Norberaren fitxategiak gehitzeko edo elementu baten atzean beste batzuk sartzeko erabilgarria da.

    GOMENDIOAK

  • IRAGAZKIAK: Instagramek erabiltzen dituenen oso antzekoak dira eta oso erabilgarriak izan daitezke irudiei koloreetarako hainbat ukitu eman nahi bazaizkio. Distira eta kontrastea doitzeko erabilgarria. Gainera, “Aukera aurreratuak” gezian sakatuz, koloreen, fokuratzearen, epeltasunaren edo ertzen aukerak alda ditzakezu.

    GOMENDIOAK

    GOMENDIOAK

    GOMENDIOAK