Komunikazio sinkronoko tresna honekin igorlea eta hartzailea bideo bidez jartzen dira harremanetan, hizkuntza mintzatua erabiliz. Banakoa edo taldekoa izan daiteke. Adibideak: hiri ezberdinetan dauden pertsonen arteko lan-bilera, edo online egiten den kontsulta mediko bat.