Glosarioa


Arakatu glosarioan aurkibide hau erabiliz

Berezia | A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | Ñ | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z | GUZTIAK

Orria:  1  2  3  4  5  (Hurrengoa)
  GUZTIAK

A

Android

Sistema eragile honek gailu mugikorrei eragiteko aukera ematen du bere interfazea erabiltzean. Merkatuan dauden mugikor gehienetan instalatuta dago.

Antibirusa

Birus informatikoak edo beste mota bateko software maltzurra hauteman dezakeen programa, ekipamendu bat kutsatzea saihesteko edo dagoeneko kutsatuta dagoen ekipamendu batetik hura ezabatzeko gai dena.

B

Bideodeia

Komunikazio-tresna honekin igorlea eta hartzailea bideo bidez jartzen dira harremanetan, hizkuntza mintzatua erabiliz.

Bilatzailea

Helburutzat edukia zein informazioa sarean bilatzea duen programa. Datu kopuru oso handia biltzen du, eta emaitzak erabilitako gako-hitzen edo esaldien arabera aurkezten dira.

Botak

“Robot” hitzetik eratorria, zeregin errepikakorrak eta automatizatuak burutzeko diseinatu diren programak adierazteko erabiltzen da. Giza-ekintzak imitatzen dituzte eta edukia hedatzeko erabili ohi dira.

C

Cachea

Memoriaren eremu honetan web orri, webgune, edo bestelako bat kargatzeko beharrezkoa den informazioa biltegiratzen da; modu horretan, gunera berriro sartzen bagara, karga oso azkarra da datuak dagoeneko cachean biltegiratuta daudelako.

Cookieak

Bisitatzen ditugun web orriek arakatzaileari bidaltzen dioten informazioa (datu teknikoak, lehentasunak...), etorkizunean gunera egiten ditugun bisitetan arakatzaileak esperientzia hobetzeko asmoarekin hura gogora dezan.

Copyright

Obra bat babestuta dagoela, hots, ezin dela modu askean erabili, adierazten duen lizentzia.

Creative Commons

Obrak hainbat baldintzak betez alda daitezkeen egile-eskubideak dituela adierazten duen lizentzia.

D

Deskargatzea

Sarean (Interneten) dagoen fitxategi bat gailuan izateko balio duen prozesua.


Orria:  1  2  3  4  5  (Hurrengoa)
  GUZTIAK