Glosarioa


Arakatu glosarioan aurkibide hau erabiliz

Berezia | A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | Ñ | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z | GUZTIAK

Orria:  1  2  (Hurrengoa)
  GUZTIAK

S

Sare sozial bertikalak

Erabiltzaileak gai zehatz baten inguruan biltzen dituzten sare sozialak dira.

Sare sozial horizontalak

Orotariko sare sozialak dira; hau da, ez dute gai zehatz bat lantzen.

Sarea

Informatikaren munduan, Interneten sinonimo bat da.

Segurtasun-kopia

Sisteman biltegiratutako datuen (programak, fitxategiak, ezarpenak...) kopia, horiek galtzen baditugu berreskuratzeko asmoarekin sortzen dena.

Sinadura digitala

Eskuzko sinaduraren baliokidea den ziurtagiri elektronikoa, sinatzen duen pertsonaren identitatea bermatzeko balio duena.

Smartphone

Mugikor baten eta ordenagailu baten betekizunak bateratzen dituen gailua da, funtzionaltasun eta ezaugarri ugari eskaintzen dituena.

Smishinga

Phishingetik eratorritako teknika honekin SMS (testu-mezu) bat bidaltzen digute gure kontaktuetako bat edo konfiantzazko enpresa bat direla esanez, eta mezuaren bidez gure datu pertsonalak emateko edo webgune zehatz batera sartzeko eskatzen digute. Hori egitean, gure gailura sartzea eta gailua kontrolatzea ahalbidetzen duen programa bat (troiarra) deskargatzen da.

SMS

Internet erabili gabe bidaltzen den testu-mezua.

Spama

Komunikazio-tresna digitalen bidez (adibidez, mezularitza-aplikazioen edo posta elektronikoaren bidez) jasotzen diren informazio edo mezu zitalak.

Spywarea

Gure gailuan instalatzen den programa, normalean informazioa biltzeko eta bidaltzeko xedearekin.


Orria:  1  2  (Hurrengoa)
  GUZTIAK