Glosarioa
Arakatu glosarioan aurkibide hau erabiliz
Berezia | A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | Ñ | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z | GUZTIAK
A |
---|
AndroidSistema eragile honek gailu mugikorrei eragiteko aukera ematen du bere interfazea erabiltzean. Merkatuan dauden mugikor gehienetan instalatuta dago. | |
B |
---|
BideodeiaKomunikazio-tresna honekin igorlea eta hartzailea bideo bidez jartzen dira harremanetan, hizkuntza mintzatua erabiliz. | |
BilatzaileaHelburutzat edukia zein informazioa sarean bilatzea duen programa. Datu kopuru oso handia biltzen du, eta emaitzak erabilitako gako-hitzen edo esaldien arabera aurkezten dira. | |
Botak“Robot” hitzetik eratorria, zeregin errepikakorrak eta automatizatuak burutzeko diseinatu diren programak adierazteko erabiltzen da. Giza-ekintzak imitatzen dituzte eta edukia hedatzeko erabili ohi dira. | |
C |
---|
CacheaMemoriaren eremu honetan web orri, webgune, edo bestelako bat kargatzeko beharrezkoa den informazioa biltegiratzen da; modu horretan, gunera berriro sartzen bagara, karga oso azkarra da datuak dagoeneko cachean biltegiratuta daudelako. | |
CookieakBisitatzen ditugun web orriek arakatzaileari bidaltzen dioten informazioa (datu teknikoak, lehentasunak...), etorkizunean gunera egiten ditugun bisitetan arakatzaileak esperientzia hobetzeko asmoarekin hura gogora dezan. | |
CopyrightObra bat babestuta dagoela, hots, ezin dela modu askean erabili, adierazten duen lizentzia. | |
Creative CommonsObrak hainbat baldintzak betez alda daitezkeen egile-eskubideak dituela adierazten duen lizentzia. | |
D |
---|
DeskargatzeaSarean (Interneten) dagoen fitxategi bat gailuan izateko balio duen prozesua. | |