
Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak
Instagram zure mugikorrarekin ateratako irudien eta argazkien bitartez zure bizitzako edozein une beste pertsonekin partekatzeko aukera ematen dizun sare soziala da, eta iragazkiak gehitu diezazkiekezu irudi edo bideo horiei. Ikas ezazu istorio dibertigarriak argitaratzen eta partekatzen eta ezagutu gustuko dituzun profilak. Egin haien jarraitzaile, argitaratzen duten ezer ez galtzeko.

Facebook zure smartphonean
Facebook munduan gehien erabiltzen den sare soziala da. Zure bizitzaren parte diren pertsonekin komunikatzeko eta partekatzeko aukera ematen du. Ikastaro honetan zure smartphonean Facebook erabiltzen ikasiko duzu.

YouTube. Bideoak ikustea baino askoz gehiago
YouTube gaur egungo komunikazio-kanal nagusietako bat da; bideoak partekatzeko munduko komunitate handiena. Ikastaro honetan, honako hauek egiten ikasiko dugu: gure kanala nola sortu, bideoak nola bilatu eta ikusi, eta bideoak nola erreproduzitu eta partekatu Internet bidez. Erreprodukzio-zerrendak sortzen ere ikasiko dugu, eta kanal batera nola harpidetu.