Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean
Atalaren laburpena
-
Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean
Ezagutu sarean topa ditzakezun askotariko mehatxu eta arrisku motak, malwarea eta iruzurrak prebenitzeko hainbat gomendio aplikatuta. Ezagutu zure gailuak seguru mantentzeko tresnak eta teknikak, eta ikasi zer pribatutasun-eskubide dituzun sarean, Interneten seguru eta lasai nabigatzeko -
Sarean topa ditzakezun askotariko mehatxuak eta arriskuak ezagutuko dituzu gai honetan zehar, hala nola hainbat motatako malwareak, phishinga, ziberjazarpena... Era berean, zure ekipoetan erasoak eta infekzioak nola hauteman ditzakezun ikasiko duzu, eta arazo horiek saihesteko gomendio txiki batzuk eta horiek konpontzeko tresnak izango dituzu eskura.
-
Malwarea eta sareko iruzurrak prebenitzeko hainbat segurtasun-gomendio ikasiko dituzu gai honetan zehar. Arazo posibleak nola hauteman, horiei nola aurre egin eta modu praktikoan eta errazean nola konpondu ikasiko duzu.
-
Gai honetan, albiste faltsuak edo gezurrak zer diren ikusiko dugu. Gezurrezko albisteek zer ondorio dakarten ikusiko dugu. Identifikatzeko garaian kontuan izan beharreko puntuak zein diren ikasiko dugu. Gainera, gezurrezko edukiaren berri nola eman dezakegun ere ikasiko dugu.
-
Gai honetan, zure gailuak babesten lagunduko dizuten hainbat segurtasun-tresna ezagutuko dituzu; tresna horiek non eskuratu, nola instalatu eta eraginkortasunez erabiltzen ikasiko duzu, Interneten nabigatzen duzun bitartean seguru egoteko.
-
Gai honetan, Sareko pribatutasun-eskubideak, guztionak, eta bete beharreko betebeharrak ikasiko dituzu; hori guztia indarrean dagoen legeria betez: DBLOa. Halaber, sare sozialak erabiltzean dauden arriskuak aztertuko ditugu, baita sare horien pribatutasunari eusteko eta haien erabilera segurua egiteko segurtasun-gomendio batzuk ere.
-
Gai honetan, erosketa seguruak egiteko webguneak eta plataformak erabiltzeko gomendio batzuk ezagutuko ditugu. Oporretarako etxeen alokairua kontratatzeko orduan gerta daitezkeen iruzurren aurrean zenbait aholku ikusiko ditugu. Salmenta osteko gomendioak eta modu seguruan ordaintzeko metodoak ezagutuko ditugu. Azkenik, iruzur baten biktima bagara zer egin behar dugun ikusiko dugu.