Atalaren laburpena

  • Online izapideak Osakidetzarekin

    Ikasi Osakidetzako profesionalarekin aurrez aurreko edo telefono bidezko hitzordua eskatzen webgunearen bidez, erraz eta azkar. Sar zaitez osasun-karpetara zure ziurtagiri digitalarekin, Osakidetzan ditugun txostenak, tratamenduak, espezialistekiko hitzorduak eta itxaron-zerrendak kontsultatzeko.
    Creative commons lizentzia
    • Ikastaroaren metodologia

      Ikastaro hau hainbat irakasgairen bitartez osatua dago, horietan ikastaroari modu egokian amaiera emateko behar den edukia aurki dezakezu.

      • Irakasgaia behar bezala ulertzeko material didaktiko teorikoa.
      • Errepasatzeko ariketak, hala eskatzen duen irakasgai bakoitzaren amaieran.
  • Hitzordu bat erreserbatu, kontsultatu edo bertan behera utz dezakegu, edozein lekutatik, asteko 7 egunetan eta eguneko 24 orduetan. OTI zenbakiaren eta gure jaiotze-dataren bidez edo osasun-txartel elektronikoaren bidez identifikatu behar gara.
  • Osasun-karpetatik, gure ziurtagiri digitalarekin, modu seguru eta konfidentzialean kontsulta dezakegu gure osasun-informazioa: txostenak, medikazioa, hurrengo hitzorduak eta gure osasunerako interesgarriak diren edukiak. Sartu 'Nire Osasun Karpetara' eta ezagutu zerbitzuak eskaintzen dizkigun aukerak!
  • Osasun-karpetatik, gure ziurtagiri digitalarekin, modu seguru eta konfidentzialean kontsulta dezakegu gure osasun-informazioa: gure medikuarekin bidalitako mezua, gure itxaron-zerrenda kirurgikoak eta eskura ditugun inkesten zerrenda kontsultatu, inprimakiak eta gure osasunerako interesgarriak diren edukietara sartu.
  • Gai honetan, ikasturtean zehar orain arte ikusitako guztia egiten ikasten dugu: aldez aurretik hitzordua erreserbatu gure medikuarekin, erizainarekin, kontsultatu edo hitzordu medikoak baliogabetu OTI zenbakiaren bidez. Gure txosten klinikoak ere ikus ditzakegu gure ziurtagiri digitalarekin eta modu seguruan gure gailuaren bidez.
  • Gai honetan, NIK Patrika Digitala aplikazioa zer den eta zertarako balio duen ezagutuko dugu. Gure kartera digitalean, OTI txartela, liburutegiko txartela, irakasleen akreditazioa eta abar deskargatzen ikasiko dugu. Aplikazioaren konfigurazioa eta aplikazioak behar dituen baimenak ikusiko ditugu.