Zaindoo
Atalaren laburpena
-
Zaindoo
Zaindoo aplikazioa etxeko familia-zaintzaileentzako laguntza-zerbitzuaren sarrerako atea da, eta arreta zaintzaileengan eta haien ongizatean jartzen du. Haren helburu nagusia da zaintzaileei laguntzea mendekotasun-egoeran dagoen senitarteko bat zaintzen, eta ezagutzak, trebetasunak eta laguntza ematea, beren lana ahalik eta baldintza onenetan egin ahal izateko, betiere nork bere burua zaintzeari begira. -
Zaindoo etxean mendeko adineko senitartekoak zaintzeaz arduratzen diren pertsonei laguntza emateko diseinatutako tresna digitala da. Plataforma oso bat da, familia-zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzea eta etxean maite duten pertsona bat zaintzeko lana erraztea bilatzen duena.