Ikastaroaren edukia

  • Informazio orokorra

    Mekanografia. Ikasi hutsetik

    Mekanografia ikasi nahi duzu? Teklen funtzioa ikasi eta idazteko garaian erraztasuna izan nahi duzu? Ikastaro honetan hasieratik ikasiko duzu mekanografia, oinarrizkoenetik hasi eta etengabe begiratzen ibili beharrik gabe teklatua erabili eta menderatu arte. Halaber, teklen funtzioak, eta azkar eta erraztasunez idazteko trikimailu txikiak ikasiko dituzu.
    Creative commons lizentzia
  • Sarrera

    Gai honetan mekanografiaren jatorriari eta historiari buruz ikasiko dugu, teklatu eta tekla mota desberdinei buruz, bai eta horien erabilera zuzenari buruz ere. Horrez gain, mundu honetan modu praktiko eta errazean hasteko lehen urratsak emango ditugu.
  • GOMENDIOAK

    Gai honetan zehar mekanografia ikasteko kontuan izan behar diren gomendio batzuk ikusiko ditugu; esaterako, eskuak nola jarri eta eskumuturretan arazorik ez izateko posturarik egokiena, idazteko abiadura lortzeko teknika txikiak eta gomendio orokor batzuk.
  • Eskuen kokapena

    Gai honetan ikasiko dugu eskuak non eta nola jarri behar diren teklatuan behar bezala idazten hasteko, teklen konbinaketak modu eroso eta azkarrean nola egin eta lehen urratsak egiten lagunduko diguten beste gauza batzuk gehiago.
  • Mekanografia ikasteko baliabideak

    Gai honetan mekanografia ikasten lagunduko diguten programak ezagutuko ditugu. Horietako bat nola instalatu ikasiko dugu, baita programa horrekin modu eraginkorrean ikasten hasteko lehen urratsak eta aholkuak ere.
  • Lerro gidaria

    Gai honetan “lerro gidaria” bezala ezagutzen den lerroan eskuak jartzen eta teklak sakatzen ikasiko dugu. Lerro gidari hori A, S, D, F, J, K, L, eta Ñ hizkiek osatzen dute eta teklatuen erdigunean dago.
  • Goiko LERROA

    Gai honetan goiko lerroan eskuak ondo kokatzen eta tekleatzen ikasiko dugu.Q, W, E, R, T, Y, U, I, O , P letrek eta lerro gidariaren goialdean dago.
  • BEHEKO LERROA

    Gai honetan beheko lerroan eskuak ondo kokatzen eta tekleatzen ikasiko dugu. Z, X, C, V, B, N, M letrek eta ",", ".", "-” ikurrek osatzen duten lerroa da eta lerro gidariaren behealdean dago.
  • AZENTUAK, MAIUSKULAK, ZENBAKIAK ETA IKURRAK

    Gai honetan teklatuko ikur bereziak nola idatzi eta erabili ikasiko dugu, idazteko teklatuen uztarketak, gehien erabiltzen diren konbinazioak eta egiteko modurik erosoena zein diren ikusiko dugu, eta modu egokian erabiltzeko aholku batzuk jasoko ditugu.
  • TESTUA MEKANOGRAFIATZEA

    Teklatuaren erabilerari dagozkion ikasgaiak ikasi eta barneratu ondoren, gai honetan testu osoa mekanografiatzen praktikatuko dugu, eta ordura arte ikusitako adibide guztiekin egindako ariketa praktikoak aurkituko ditugu.