Gaitasun digitalerako hastapena: lehen urratsak teknologiarekin
Atalaren laburpena
-
Gaitasun digitalerako hastapena: lehen urratsak teknologiarekin
Ikastaro honetan teknologia digitalak ordenagailu batetik zein gailu mugikor batetik eskaintzen dituen aukera guztiak ikusiko dituzu, eta hura nola erabili ere ikasiko duzu. Ordenagailu baten osagai ezberdinak ezagutuko dituzu, baita haiek nola erabili ere; ordenagailu baten eta telefono adimendun baten betekizun nagusiak ikusiko dituzu, eta Internetera sartzeko, informazioa bilatzeko, sarearen bidez harremanetan jartzeko edo edukia sortzeko modua ikasiko duzu. Hori guztia modu seguruan egingo duzu, zure gailua, pribatutasuna, osasuna eta ingurumena zainduz. -
Ongi etorri Gaitasun digitalerako hastapena: lehen urratsak teknologiarekin ikastarora!
Jarraian ikastaroa ondo garatzeko beharrezkoa den informazioa duen gida didaktiko bat begiratu ahalko duzu.
-
Ikastaro honetan teknologia digitalak ordenagailu batetik zein gailu mugikor batetik eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutuko dituzu, eta hura nola erabili ere ikasiko duzu.
Sartu ikastaroaren edukira eta kontsultatu glosarioa erabilitako terminologiari buruzko zalantzarik baduzu.
-
Autoebaluazio-testa
Zorionak! Ikastaroaren edukia amaitu duzu. Orain zenbat ikasi duzun frogatzeko unea iritsi da. Egin ezazu autoebaluazio-test hori dakizuna frogatzeko.
-
Jarraian, ikasketa-gune bat eskaintzen dugu, ikastaro, tresna/aplikazio eta baliabide multzoa duena teknologiaren arloan interesatzen zaizunari eta behar duzunari buruzko informazioa sakontzeko.
Sakatu interesatzen zaizkizunen gainean horietara sartzeko.