Gaitasun digitalak smartphonen eta tableten oinarrizko erabilerarako
Atalaren laburpena
-
Gaitasun digitalak smartphonen eta tableten oinarrizko erabilerarako
Ikastaro honetan gailu mugikorrean, berdin du telefono batean edo tableta batean, bizitza errazteko buru ditzakegun oinarrizko ekintzak erakusten dira. Ordenagailurik gabe Internetera sartzea, fakturan koste gehigarriak izan gabe kontaktuekin harremanetan jartzea, edukia sortzea, edozein lekutik online izapideak (hala nola hitzordu medikoa eskatzea) burutzea... Hori guztia nola egin ikusiko duzu, beti ere segurtasuna kontuan hartuz. Gainera, arazo tekniko ohikoenetako batzuk konpontzen ikasiko duzu. -
Ongi etorri Smartphonen eta tableten oinarrizko erabilerarako ikastarora!
Jarraian ikastaroa ondo garatzeko beharrezkoa den informazioa duen gida didaktiko bat begiratu ahalko duzu.
-
Ikastaro honetan gailu mugikorretik, bai telefonotik bai tabletatik, bizitza errazteko buru daitezkeen oinarrizko jarduerak ezagutuko dituzu, hala nola izapideak online burutzea, online erosketak egitea, sare sozialak erabiltzea, etab.
Sartu ikastaroaren edukira eta kontsultatu glosarioa erabilitako terminologiari buruzko zalantzarik baduzu.
-
Autoebaluazio-testa
Zorionak! Ikastaroaren edukia amaitu duzu.Orain zenbat ikasi duzun frogatzeko unea iritsi da. Egin ezazu autoebaluazio-test hori dakizuna frogatzeko.
-
Jarraian, ikasketa-gune bat eskaintzen dugu, ikastaro, tresna/aplikazio eta baliabide multzoa duena teknologiaren arloan interesatzen zaizunari eta behar duzunari buruzko informazioa sakontzeko.
Sakatu interesatzen zaizkizunen gainean horietara sartzeko.