Ofimatika tresnak. LibreOffice
Atalaren laburpena
-
Ofimatika tresnak - LibreOffice
LibreOffice ofimatika-pakete libreko eta kode irekiko softwarea da, DocumentFoundation-ek garatua. Tresna hau multiplataforma da: egungo edozein sistema eragiletan exekuta daiteke. Ikastaroan programa hauekin lan egingo dugu: Writer, testu-tratamenduko programa; Calc, kalkulu-orria, eta Impress, aurkezpen-editorea eta bere tresnak. -
LibreOffice bulego-pakete ahaltsu bat da. Inferfaze garbia eta ahalmen handiko tresnak ditu, zure sormena askatzeko eta zure produktibitatea hazteko bide ematen dutenak. Tresnetan sakonduko dugu: Writer, testu-tratamenduko programa, Calc, kalkulu-orria eta Impress, aurkezpen-editorea.
-
LibreOffice Writer testu-tratamenduko programa bat da: testu-dokumentuak sortu, editatu eta alda ditzakegu, eta horiei formatu pertsonalizatua eman diezaiekegu. Testu bat idazten dugu, irudiak eta taulak txertatzen ditugu..., eta tresna-aukerak nola erabili ikasten dugu.
-
LibreOffice Calc kalkulu-orri bat da, balio duena datuak —normalean numerikoak— sartzeko eta horiek manipulatzeko, nahi den emaitza lortzeko. Ikastaro honetan gelaxkak erabiltzen, oinarrizko funtzioak erabiltzen, eta ematen den informazioa azaltzen duten diagramak txertatzen ikasiko dugu.
-
LibreOffice Impress tresna benetan bikaina da diapositiba-aurkezpenak egiteko. Marrazkian erraz erabiltzeko tresna-sorta aukera zabala dauka, eta horri esker, gure aurkezpenak estilo berezia izango du. Soinua, trantsizioak edo efektu animatuak ere sar ditzakegu gure aurkezpenetan.
-
Bloke teorikoa amaitu ondoren, ikasitakoa egiaztatu eta finkatzeko prestatu ditugun ariketa praktiko batzuk egiteko ordua da.
-
Ikastaroan izena eman ez baduzu, ezingo dituzu ariketak egin. Zeren zain zaude? Ikastaro honetarako hurrengo datak bilatu eta eman izena.
BilatuHasi aurretik, praktikak egiteko jarraibideak irakurri behar dituzu. Horretarako, "Markatu egindako gisa" botoian klik egin behar duzu. Has gaitezen!
-