Atalaren laburpena

  • Ofimatika hodeian. Googleren tresnak

    Ezagutu nola lan egin Googleren doako bulegotika-tresnekin hodeian, dokumentuak sortu, editatu eta partekatzeko. Honako hauek dira tresnak: Google Dokumentuak, testu-prozesadore kolaboratiboa; Google Kalkulu-orriak, datuak antolatzeko kalkulu-orrien kudeatzailea; eta Google Aurkezpenak, aurkezpenen editorea.
    Creative commons lizentzia
    • Ikastaroaren metodologia

      Ikastaro hau bi bloketan banatuta dago:

      Bloke teorikoa
      Ikastaroa arrakastaz amaitzeko eduki teorikoa eta errepaso-ariketak aurki ditzakezun gaiak.
      Bloke praktikoa
      Ariketa praktikoak, ikastaroaren edukia bukatutakoan, ikasitakoa egiaztatu eta finkatzeko.
      • Irakasgaia behar bezala ulertzeko material didaktiko teorikoa.
      • Errepasatzeko ariketak, hala eskatzen duen irakasgai bakoitzaren amaieran.
      • Ariketa praktikoak.
  • Ezagutu zer diren Googlek hodeian lan egiteko dituen ofimatika-tresnak, diseinatuta daudenak dokumentuak, kalkulu-orriak eta aurkezpenak sortu, editatu eta lankidetzan osatzea errazteko. Ikasiko dugu zer abantaila dauden online lan egitean, eta nola sartu tresna bakoitzera.
  • Google Dokumentuak testu-prozesadore kolaboratibo bat da, eta aukera ematen du beste erabiltzaile batzuekin aldi berean testu bat idazteko, testuari formatua emateko eta dokumentuak berrikusteko. Irudiak txertatzen eta taulak sortzen ikasiko dugu; era berean, ikusiko dugu nola deskargatzen diren dokumentuak hainbat formatutan.
  • Google Kalkulu-orriak datuak antolatzeko kalkulu-orrien kudeatzaile ezin hobea da. Hemen ikusiko dugu taulen formatua nola aldatu, errenkadak eta zutabeak nola txertatu eta formulekin eta funtzioekin nola lan egin. Halaber, kalkulu-orrian dugun informazioarekin diagrama bat txertatzen ere ikasiko dugu.
  • Google Aurkezpenak aurkezpenak egiteko tresna bat da, eta diseinu desberdinen artean hautatzeko aukera ematen du. Ikasiko dugu diapositibei trantsizioak eta animazioak gehitzen. Ikusiko dugu nola aldatu formatua eta atzealdeko kolorea, eta nola gehitu soinua aurkezpenari. Irudiak, bideoak eta estekak txertatzeko aukera ematen du.
  • Bloke teorikoa amaitu ondoren, ikasitakoa egiaztatu eta finkatzeko prestatu ditugun ariketa praktiko batzuk egiteko ordua da.
    • Hasi aurretik, praktikak egiteko jarraibideak irakurri behar dituzu. Horretarako, "Markatu egindako gisa" botoian klik egin behar duzu. Has gaitezen!

  • Bada garaia gai honetan ikasitakoa praktikan jartzeko. Horretarako, ikasitako guztia egiaztatzen eta finkatzen lagunduko dizuten ariketa praktikoak prestatu ditugu. Gogoratu hezitzaileak prest dituzula sor dakizkizukeen zalantzak argitzeko.

    • Egindako ariketak (0(e)tik 2)
      0%
  • Bada garaia gai honetan ikasitakoa praktikan jartzeko. Horretarako, ikasitako guztia egiaztatzen eta finkatzen lagunduko dizuten ariketa praktikoak prestatu ditugu. Gogoratu hezitzaileak prest dituzula sor dakizkizukeen zalantzak argitzeko.

    • Egindako ariketak (0(e)tik 2)
      0%
  • Bada garaia gai honetan ikasitakoa praktikan jartzeko. Horretarako, ikasitako guztia egiaztatzen eta finkatzen lagunduko dizuten ariketa praktikoak prestatu ditugu. Gogoratu hezitzaileak prest dituzula sor dakizkizukeen zalantzak argitzeko.

    • Egindako ariketak (0(e)tik 2)
      0%
  • Ikastaroen katalogoa

    Ikastaroen katalogo zabala eskaintzen dizugu; bilatu gehien interesatzen zaizuna, edo, nahiago baduzu, egizu testa, eta zure premia teknologikoetara hobekien egokitzen diren ikastaroak erakutsiko dizkizugu.

    Bilatu zure ikastaroa Egin testa