Facebook, Twitter... Nork ez ditu entzun izen horiek? Gero eta pertsona, enpresa, denda ... gehiago gara horietako sare sozialen bat daukagunak, jendearekin komunikatzeko eta munduari erakusteko zer egiteko gai garen. Eta zuk, jakin nahi duzu besteek zer esaten duten? Partekatu nahi dituzu zure esperientziak?

Facebook. Conecta con amigos y familiaresFacebook. Konektatu lagun eta senideekin

Facebook. Konektatu lagun eta senideekin

Ikasi Facebook erabiltzen, munduko sare sozialik handi eta ezagunenetakoa. Milioika erabiltzaile aktibo ditu eta plataforma honek munduko edozein lekutako senideekin, lagunekin eta intereseko pertsonekin konektatzeko aukera ematen du, modu erraz eta seguruan, edozein gailutatik.

TikTok, aprende esta red social Tik Tok, ikasi sare sozial hau

Tik Tok, ikasi sare sozial hau

Ikastaro honetan ikasiko duzu Tik Tok nola eta nondik deskarga dezakezun zure gailuetan; nola erregistratu eta nola hasi aplikazioa erabiltzen, bideoak sortuz eta editatuz, sare sozial hau erabiltzen hasteko oso erabilgarriak egingo zaizkizun beste funtzionalitate askorekin batera.

X (Twitter) en tu SmartphoneX (Twitter) zure Smartphonean

X (Twitter) zure Smartphonean

X (Twitter) aplikazioa bi noranzkotako doako komunikazio-plataforma da, eta sare sozialaren izaera du. Mezu laburrak, bidaltzeko eta argitaratzeko aukera ematen du, gehienez ere 280 karakterekoak. Ikusi zer ari den gertatzen munduan une horretan eta konta ezazu zuri zer gertatu zaizun. Gainera, jarrai ezazu interesatzen zaizun jendea, jakin gainerakoek zertaz hitz egiten duten eta batu zaitez haien elkarrizketetara.

Facebook en tu SmartphoneFacebook zure Smartphonean

Facebook zure Smartphonean

Facebook munduan gehien erabiltzen den sare soziala da. Zure bizitzaren parte diren pertsonekin komunikatzeko eta partekatzeko aukera ematen du.
Ikastaro honetan zure smartphonean Facebook erabiltzen ikasiko duzu.

Instagram. Publica tus mejores fotos y vídeosInstagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak

Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak

Instagram zure mugikorrarekin ateratako irudien eta argazkien bitartez zure bizitzako edozein une beste pertsonekin partekatzeko aukera ematen dizun sare soziala da, eta iragazkiak gehitu diezazkiekezu irudi edo bideo horiei. Ikas ezazu istorio dibertigarriak argitaratzen eta partekatzen eta ezagutu gustuko dituzun profilak. Egin haien jarraitzaile, argitaratzen duten ezer ez galtzeko.