Erosketa eta ordainketa segurua Interneten
Ikasi erosotasunez erosten eta ordaintzen, etxeko lasaitasunetik. Erosketak aurrezten lagunduko dizuten jakintzak eta trikimailuak eskuratuko dituzu. Ebay, Amazon, Zalando…: konparatu, hautatu eta bilatu online salmentarako webgune nagusien artean. Bilatu preziorik onena, ez zaizu asko kostatuko. Paypal, PaySafe…: erabili online erosketak bermatzeko.
Ezagut itzazu sare sozialetan mantentzeko egile-baimenak
Sare sozialen gorakadarekin, erabiltzaileak eduki-sortzaile bihurtu dira, eta eduki hori babestuta dago legez. Ikastaro honekin eduki-sortzaileen legezko babesaren oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzu, baita sare sozialak erabiltzean gogoan izan behar dituzun kontsiderazioak eta tresnak ere, indarrean dagoen legerik ez urratzeko.
Eduki digitalaren erabilera okerra ekiditea
Teknologia berrien etengabeko garapenak eta hedapenak areagotu egin dute sarean partekatzen den edukiaren erabilera, eta eduki hori egile-eskubideen bitartez babestuta dago; horregatik, errespetatzea beharrezkoa da. Ikastaro honetan jorratuko dugu edukiak sortzen dituzten (Interneten bereziki) pertsonen eskubideak babesteko eta zaintzeko beharra, eta obra horien legez kanpoko erabilera eta erabilera diskriminatzailea ekiditeko moduak ikasiko dituzu.
Pantailak, sare sozialak eta Internet modu osasungarrian erabiltzeko hezkuntza
Internetek, sare sozialek eta teknologia berriek aukera berriak ematen dizkiete pertsonei informazioa bilatzeko, harreman sozialetarako, online jolasteko, etab. Ikastaro honetan gazteenek dituzten arriskuak ikusiko ditugu, erabilera-gomendio batzuk emango ditugu eta gatazka batean egonez gero nola jokatu ikusiko dugu. Azkenik, guraso-kontroleko doako aplikazio batzuk ere erakutsiko ditugu.
Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean
Ezagutu sarean topa ditzakezun askotariko mehatxu eta arrisku motak, malwarea eta iruzurrak prebenitzeko hainbat gomendio aplikatuta. Ezagutu zure gailuak seguru mantentzeko tresnak eta teknikak, eta ikasi zer pribatutasun-eskubide dituzun sarean, Interneten seguru eta lasai nabigatzeko