LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu
Testu-prozesadore indartsu honen aukerak ezagutzen ditu. Aurkitu LibreOffice Writer eta atera etekin handiagoa zure dokumentuei. Ikasi testuak sortzen programak eskaintzen dizkigun tresnak erabiliz: letra-motak hautatu eta aplikatzea, formatua aldatzea, irudi bat txertatzea, taula bat txertatzea eta taularen propietateak ezagutzea, ortografia-akatsak zuzentzea idazten den bitartean, dokumentua aurreikustea inprimatzera bidali aurretik eta askoz gehiago.
LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu
Ezagutu LibreOffice Calc eta ikusi kalkulu-orriko programa indartsu honen aukerak. Sakondu LibreOffice Calcen dituzun ezagutzak eta ikasi kalkulu-orriak sortzen eta erabiltzen, programak eskaintzen dituen tresnak erabiliz, hala nola gelaxketan datuak txertatzea, gelaxkei formatua ematea, errenkadak edo zutabeak txertatzea edo ezabatzea. Jakin ezazu nola txertatu funtzio espezifikoak emaitza zehatzak lortzeko eta lortutako datuekin lotutako grafikoak txertatzeko.
LibreOffice Impress. Zure aurkezpenak sortu
Ikasi LibreOffice Impress erabiltzen eta ezagutu programak diapositiben aurkezpenetarako duen potentzial guztia. Zabaldu LibreOffice Impressen dituzun ezagutzak eta ikasi gustuko dituzun irudiekin aurkezpenak sortzen, programak eskaintzen dituen tresnak erabiliz, hala nola diapositibaren diseinua aukeratzea, irudia edo diagrama txertatzea eta diapositibei formatua ematea. Jakin ezazu, halaber, nola gehitu efektua zure aurkezpenari trantsizioekin, animazioekin eta baita soinua gehitu ere.