Egunero aplikazio eta tresna berriak agertzen dira gure aisialdian erabiltzeko. Gozatu eta ezagutu musika, bidaiak, nabigazio aplikazioak, eta askoz ere gehiago. Zeren zain zaude?

YouTube. Mucho más que ver vídeosYouTube. Bideoak ikustea baino askoz gehiago

YouTube. Bideoak ikustea baino askoz gehiago

YouTube mintegiaren helburua, bideo digitalak Interneten nola igo, ikusi eta partekatzea da. Bideoak partekatzeko munduko komunitaterik handiena ezagutu eta goza ezazu.

Google Maps. Visualiza y planifica tu mejor rutaGoogle Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu

Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu

Bidaia bat prestatzeko edota farmazia bat bilatzeko. Edozer behar dugula ere, Google Maps modu erraz eta bisualean edozein helbide, errepide, leku edo negozio erakutsiko digu. Gainera, edozein herrialdetako datuak eskaintzeaz gain, kaleak barrutik ikusiko ahal izango ditugu.

Aplicaciones de música en tu SmartphoneMusika aplikazioak zure Smartphonean

Musika aplikazioak zure Smartphonean

Gaur egun musika jende askoren hobby-a bilakatu da. Haurtzaroan, gaztaroan eta baita helduak garenean ere musika dugu lagun, gure egunerokotasun parte da. Ikastaro honetan musikarekin zerikusia duten hainbat aplikazio ezagutuko ditugu, Smartphonetan eta/edota Tabletan instalatu ditzakegu eta musika entzuteko, abestiak identifikatzeko edo abestiak erosteko eta deskargatzeko balio dute; edozein gauzarako aplikazioak daude.

Planifica tu viaje  Zure bidaia planifikatu

Zure bidaia planifikatu

Bidaia antolatu nahi duzu? Ikasi eta ezagutu tresna eta aplikazio mugikor onenak, ezer garrantzitsurik ez uzteko. Garraiorako, ostaturako edo informazio interesgarrirako modurik onena bilatzen du, beste gauza askoren artean. Hainbeste gauza dira kontuan hartu beharrekoak, non xehetasun guztiak ikusiko baititugu 10eko bidaia planifikatzeko.