Ikastaroaren edukia

  • Informazio orokorra

    Musika aplikazioak zure smartphonean

    Musika aurki dezakegun hobbyrik ezagunenetakoa da. Haurtzaroan, gaztaroan eta helduaroan musika lagun izaten dugu, gure bizitzaren parte da.
    Ikastaro honetan gure smartphonetan eta/edo tabletetan musika entzuteko, abestiak identifikatzeko edo musika erosi eta deskargatzeko instalatu ditzakegun aplikazio batzuk ezagutu ditzakegu.
  • Sarrera

    Musika-erreproduzitzaileek bilakaera nabarmena izan dute urte hauetan zehar; gailu analogikoetatik hasi eta erreproduzitzaile digital modernoetaraino. Gai honetan, musika erreproduzitzeko gailuen bilakaeraren inguruan ikasiko duzu, hasieratik gaur egunera arte.
  • Shazam

    Atal honetan Shazam erabiltzen ikasiko duzu, inguruan entzuten den musika identifikatzeko aukera ematen dizun mugikorrerako aplikazioa. Pare bat klik eginda lagin bat grabatzen da unean bertan telefonoarekin, eta hortik identifikatzen du abestia.
  • Spotify

    Gai honetan Spotifyen funtzionalitateak erabili eta ikasiko dituzu. Musika transmititzeko streaming-plataforma bat da, eta abestien eta podcasten liburutegi oso zabala du. Aplikazio oso erabilgarri hori nola instalatu, nola erregistratu eta nola nabigatu ikasiko duzu.
  • AIMP

    Gai honetan, AIMP aplikazioaren funtzionalitateak ezagutuko dituzu. Melomanoentzako doako audio-erreproduzitzailea da, fidagarritasun handiko musika-edukiak erreproduzitu baititzake. Aplikazioa instalatzen, konfiguratzen eta modu erraz eta azkarrean erabiltzen ikasiko duzu.
  • Beste aplikazio batzuk

    Ezagutzen dituzu orain arte ezagunenak diren smartphonetarako musika-aplikazioak. Jarraian, beste aplikazio berri batzuen funtzionamendua ikasiko duzu, musika eta irratia modu errazagoan eta doakoan entzun ahal izateko.