Ikastaroaren edukia

  • Informazio orokorra

    Google kalkulu-orriak. Sortu eta editatu zure kalkulu-orriak

    Googleko kalkulu-orriak online ekoizteko tresna da eta kalkulu-orriekin modu kolaboratiboan lan egiteko aukera ematen du. Ikastaro honetan, aplikazio horrek dituen funtzioak ikusiko ditugu eta kalkulu-orri bat sortzen eta editatzen ikasiko dugu. Gainera, gure orria nola partekatu eta beste pertsona batzuekin edozein lekutatik lankidetzan nola aritu ikasiko dugu.
  • Googleko kalkulu orrien hastapena

    Atal honetan Googleren kalkulu-orriak ezagutuko ditugu, haietara nola sartu ikasiko dugu eta eskaintzen dituzten funtzioak ikusiko ditugu. Lan-ingurunea ezagutuko dugu eta gure lehen urratsak egingo ditugu hodeiko aplikazio horretan, gure lehen kalkulu-orria sortuz hutsetik. Gainera, kalkulu-orriak konexiorik gabe erabiltzen ikasiko dugu.
  • Kalkulu-orriak sortu eta editatzea

    Atal honetan, gure kalkulu-orriaren interfazea eta eskuragarri dauden tresnak erabiliko ditugu. Gure orrian datuak sartzen eta bisualki erakargarria den formatua sortzen ikasiko dugu. Hori guztia modu praktiko batean, eta adibide gisa balioko digun aurrekontu txiki bat sortuko dugu. Gainera, kalkulu-orriari izena jartzen ikasiko dugu.
  • Kalkuluak egitea

    Atal honetan, gure kalkulu-orrian oinarrizko operazioak egiten ikasiko dugu, baita gelaxkei formatu egokia ematen ere. Gainera, operazioak azkarrago egiteko aukera ematen diguten beste ekintza komun batzuk egiten eta datuak bisualki adierazten ere ikasiko dugu. Hori guztia modu praktikoan, aurrekontuaren adibidearekin jarraituz.
  • Partekatzea eta elkarrekin lan egitea

    Atal honetan, gure dokumentuak beste pertsona batzuekin partekatzen ikasiko dugu, posta elektronikoaren zein esteka baten bidez. Gainera, elkarlanean eta dokumentu beraren gainean aldi berean lan egiten ikasiko dugu. Halaber, gure aurrekontua hainbat formatutan nola deskarga dezakegun ikusiko dugu.