Ikastaroaren edukia

  • Informazio orokorra

    Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin

    Gaur egun, sasoian egoten laguntzeko aplikazio asko daude, bai jardueraren parametroak erregistratuz, bai entrenamendu-planak eginez, bai bideak eta ibilbideak gordez eta orientatuz. Aplikazio horiek uneoro eraman ditzakegu gurekin, smartphoneei esker. Ikastaro honetan horietako batzuk ikusiko ditugu, Google Fit eta Wikilock, bereziki.
  • Sasoian egoteko aplikazioak

    Gaur egun, bizi-erritmoa aldatu egin da, baita kirola egiteko modua ere. Hortaz, bizitza aktiboa izateko ahalegina egitea funtsezkoa da gure energia eta bizitasuna mantentzeko. Horretan laguntzeko, aplikazio asko daude gure bilakaeraren jarraipena egiteko eta gure motibazioa handitzeko. Atal honetan egungo egoera ezagutuko dugu, baita aplikazio horietako batzuk eta eskaintzen dizkiguten aukerak ere.
  • Google Fit

    Google Fit aplikazioak aukera ematen digu gure eguneroko jarduera erregistratzeko eta aztertzeko, hala nola egindako urratsak, egindako ibilbidea, eta abar. Atal honetan, aplikazioa instalatzen eta erregistratzen ikasiko dugu. Funtzio nagusiak zein diren, interfazea eta eskaintzen dizkigun aukera guztiak nola erabili ikusiko dugu.
  • Wikiloc

    Wikiloc aire libreko ibilbideak biltegiratzeko eta partekatzeko eta beste pertsona batzuen ibilbideak jarraitzeko aukera ematen digun aplikazioa da. Atal honetan, aplikazioa instalatzen eta erregistratzen ikasiko dugu. Funtzio nagusiak zein diren, interfazea eta eskaintzen dizkigun aukera guztiak nola erabili ikusiko dugu.